Kantauriko antxoa eta raf tomatea

ANDONI CANELLADA / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT
800 g Kantauriko antxoa.
Raf motako 12 tomate.
3 baratxuri ale.
Modena ozpina.
Oliba olio birjina.
Gatza.

1. Kendu antxoei burua, eta garbitu. Ondoren, kendu erdiko hezurra ere, baina kontuz bi xolomoak banandu gabe.
2. Jarri labea berotzen 250 gradutan. Igurtzi labeko erretilua oliba olioz, pintzel batekin. Bota gatza antxoei, eta jarri erretiluan, liburu baten antzera bi xolomoak irekita, eta azala gorantz begira. Ez ipini antxoak bata bestea ukituz. Utzi leku pixka bat batetik bestera.
3. Kendu raf tomateei bihotza ongi, eta moztu bakoitza lau pusketatan. Banatu Raff tomate puskak plateretan. Gehitu gatz pittin bat, platerean bertan.
4. Orain, moztu baratxuri aleak xehe-xehe, eta ipini zartagin batean, oliba olio txorrotada batekin. Ipini zartagina berotzen, su oso motelean. Ondoren, sartu antxoen erretilua labearen goialdean. Eta eduki hiru minutuz barruan. Jarraian, atera labetik. Zabaldu zartagineko baratxuri aletxoak antxoen gainean, eta, sardexka batekin, bandandu antxoen bi xolomoak, kendu isatsa, eta jarri xerra bat tomate puska bakoitzaren gainean.
5. Gehitu modena ozpin koilarakada bat labeko erretiluan gelditu den baratxuri eta olioari, eta nahastu guztia ongi. Bukatzeko,zabaldu tomate eta antxoen gainean, eta prest dugu jaki goxo hau mahairatu eta dastatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.