Atungorria plantxan pistoarekin

JUANAN RUIZ / FOKU.
Iker Markinez.
2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun

osagaiak

4 LAGUNENTZAT

400 g. atun gorri.

1 kuia txikia.

2 tipulin.

1 piper gorri morroi.

2 piper berde.

3 tomate gorri.

4 baratxuri ale.

Oliba olio birjina.

Gatza.
 

1

Lehenik, barazki guztiak garbitu eta karratuetan moztuko ditugu —kuia txikiari erdiko haziak kendu—.
 

2

Lapiko batean oliba-olio zurrusta bat bota, eta bertan tipulina erregosten hasiko gara. Lauzpabost bat minutuz su bizian eduki ondoren, piperrak gehituko ditugu, horiek ere beste lauzpabost minutuz erregosi behar dira; gero, kuia txikia bota. Sua bizi-bizi mantendu une oro.
 

3

Bukatzeko, baratxuri aleak gehitu behar dira, eta, pixka bat gorritzean, entsaladako tomatea gehitu, eta beste bost minutuz erregosten mantendu. Gatz pittin bat bota.

Garrantzitsua da prozesu guztian lapikoa taparik gabe mantentzea; horrela, salda lodiagoa eta zaporetsuagoa lortuko dugu.
 

4

Azkenik, zartagin bat berotzen jarri, oliorik gabe, plantxa bat balitz bezala. Oso beroa dagoenean, atun zatiak bertan jarri, gatz pittin bat bota, baita oliba olio zurrusta fin bat ere. Bi minutu pasatu ondoren, buelta eman eta beste bi minutuz mantendu.
 

5

Zerbitzatzeko, pisto koilarakada bat plateraren erdian jarri, eta, gainean, atun gorri puskak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.