ERREZETA
Txekor azpizuna txanpiñoiekin, Oporto erara

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
2 azpizun xerra eder
200 g txanpiñoi
Oliba olioa
Gatza
Piper hauts beltza
Oporto basokada bat
Tipula pare bat
1. Lehenik, tipula zuritu, puska txikietan moztu, eta zartagin batean, oliba olio txorrotada batekin, 30 bat minutuz erregosi, su ertainean.
2. Ondoren, Oporto basokada bat gehitu, eta bost bat minutuz su bizian irakin, Oportoaren alkohola lurrindu dadin. Gorde.
3. Azpizuna pusketa luzetan moztu, eta gatz eta piper hautsaz goxatu.
4. Txanpiñoiak xafletan moztu, eta, zartagin batean, oliba olio pixka batez, eta gatz pittin batez, bixi-bixi pare bat minutuz frijitu. Gorde.
5. Zartagin handi bat edo wok bat edukiz gero, aukera ederra dago errezeta honetan erabiltzeko. Sutan ipini, eta, berotutakoan, olio txorrotada txiki bat jarri, eta, jarraian, azpizun pusketak gehitu.
6. Pare bat minutu pasatu ondoren, txanpiñoiak gehitu, eta, jarraian, Oportotan goxaturiko tipula ere gehitu.
7. Guztia minutu pare batez eduki sutan, eta, jarraian, prest dago mahaira zerbitzatzeko.
8. Nahi izanez gero, onddo edo txanpiñoi krema pixka batekin apaindu daiteke platera. Goxo-goxoa geldituko da.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.