2016tik LGTBI kolektiboko 84 iheslarik egin dute babes eskaera

Gipuzkoako Aldundiak txosten bat aurkeztu du Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian sexu joeragatik eta genero identitateagatik errefuxiatuta daudenen errealitate juridikoari eta sozialari buruz

Miren Gallastegi, Aintzane Muguruza, Denis Itxaso, Fergie Baraorra eta Iñigo Lamarca, txostenaren aurkezpenean. GORKA RUBIO / FOKU.
Donostia
2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Azken bi urteetan LGTBI kolektiboko 84 errefuxiatuk eskatu dute babesa Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo aurkeztu zuen txosten baten arabera. Sexu joeragatik eta genero identitateagatik, eskubideen urraketa pairatu dute jaioterrian, eta ihes egin behar izan dute. Txostenaren helburua da haien errealitate juridiko eta soziala aztertzea. Gehitu elkarteak egin du, aldundiak eskatuta.

Denis Itxaso Kultura diputatuak gidatu zuen aurkezpena. Azaldu zuenez, Europako Batasuneanez dago datu ofizialik LGTBI kolektibokoen asilo eskaerei buruz. «Desberdintasun handia dago kolektiboak gizartean duen ikusgarritasunaren eta haiek benetan bizi duten errealitatearen artean». Hain zuzen, Iñigo Lamarca EAEko ararteko ohi eta Gehituko kideak gaineratu du ikerlana «aitzindaria» dela Europan, baina «albiste negargarritzat» jo du hori bera, kontuan izanda zer-nolako gehiegikeriakjasaten dituzten LGTBI kolektibokoek.

Azterlanak erakutsi du kolektibo horretako errefuxiatuek zer «oztopo eta beharrizan partikular» izaten dituzten prozesu guztian: nazioarteko babesa eskatu aurretik, eskaera tramitatu bitartean, eta hori amaitu ondoren. Ondorioztatu dute asiloa lortzeko prozesua «oso luzea» dela; hain zuzen, Gehituren bidez asiloa eskatu duten 84 pertsonetatik batek ere ez du eskuratu errefuxiatu estatutua, nahiz eta batzuek bi urte daramatzaten tramitean.

Beraz, txostenaren beste helburu bat da tramitazio prozesuan lanean ari direnei informazioa ematea, administrazioak «hobeto funtzionatu» dezan. Lamarcak azaldu du euskal gizartean asilorako «egitura eta baldintza onak» daudela: «Juridikoki eta sozialki aurrerapenak egin dira, baina laguntza eta informazioa falta dira».

Identifikatu eta arreta eman

Lehenengo arazoa da LGTBI errefuxiatuak detektatzea, Aintzane Muguruza Gehituko koordinatzaileak azaldu duenez. Izan ere, elkartera joaten direnean, sarri ez dute kontatzen benetan zer egoeratan dauden, «ez direlako fidatzen», eta horrek oztopatu egiten du identifikazioa. «Zaila da jakitea zer pairatzen duten eta zer behar duten». Beraz, txostenaren arabera, «berebiziko garrantzia» du asiloa eskatzeko lehenengo elkarrizketa ondo egiteak, aukera emateko zuzen azal ditzaten eskaeraren arrazoiak. Besteak beste, beharrezko ikusi dute eskuliburuak egitea eta elkarrizketatzaileak aniztasun sexualaren eta genero identitatearen inguruko trebakuntza izatea.

Ondorengo arreta psikologikoari dagokionez, premiazkotzat dute inguru berrira egokitzen laguntzeko baliabideak ematea. Horrez gain, urgentziazko esku hartzeak egitea aurreikusi dute, «tortura, sexu erasoak, salerosketa edo antzeko egoera dramatikoak» jasan dituztenekin eta «gaixotasun oso larriak» dituztenekin. Osasunaren arloan, bestalde, prebentzio programak egitea ere planteatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.