Noiz sortua: 2019-02-07 00:30:00

Lizeoaren erreformak euskara ikasgeletatik at utz dezakeela salatu dute

Euskara hautazko ikasgai gisa ezarriko duten arren, baxoan balioa jaitsiko diotela ohartarazi du Euskara Geroan taldeak. «Baliabide iraunkorrak» eskatu dituzte euskarazko irakaskuntza bermatzeko
Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasgela bat, artxiboko irudi batean.
Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasgela bat, artxiboko irudi batean. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2019ko otsailak 7
Ez dira fio. Frantziako Gobernuak heldu den ikasturtean ezarri nahi du lizeoen eta baxoaren erreforma, eta horrek euskarazko eta beste hizkuntza gutxituetako irakaskuntza «ahuldu» eginen duela uste du Euskara Geroan elkarteak. «Arrangura handia dugu, lizeoaren eta baxoaren erreformak euskararen lekua lizeoetan mendratuko duelakoan gaudelako». Are: euskara «lizeotik kanpo» gelditzeko arriskuaz ohartarazi zuten atzo elkarteko kideek, Baionan. Euskarazko irakasleen elkartea da Euskara Geroan.

Orain arte zabaldu den informazioaren arabera, lizeo profesionaletan ez da aldaketa handirik espero; bai, ordea, lizeo orokorretan. Besteak beste, desagertu eginen dira bigarren hezkuntzan orain arte indarrean izan diren hiru adarrak —literarioa, zientifikoa, eta ekonomiko-soziala—; horren ordez, ikasgai orokorrez osatutako «enbor komuna» izanen dute ikasleek, eta, horrez gain, hiru ikasgai hautatu beharko dituzte, ikastetxe bakoitzak eskainitako espezialitateen artean.

Espezialitate horietako bat da LVER Atzerriko eta Eskualdeko Hizkuntza Modernoak izenekoa, eta, horren barruan, euskara hautatzeko aukera emango dute hainbat lizeotan. Urrats hori positibotzat jo du Euskara Geroan elkarteak, baina azpimarratu du «ikastetxe bakar batzuetan» baizik ez dutela espezialitate hori eskainiko: «Funtsean, oso ikasle gutik hartuko dute».

Oinarrizko ikasgaiez eta espezialitateez gainera, hautazko ikasgai bat ere aukera dezakete lizeoko ikasleek, honako multzoen artean: Arteak, Antzinako Hizkuntzak, Hizkuntza Modernoak (atzerrikoak nahiz eskualdekoak), eta Gorputz Heziketa eta Kirola. LVC edo Hizkuntza Modernoak multzoaren barruan, euskara ere azalduko da hautazko aukera gisa. Hala ere, Euskara Geroan taldeko kideek uste dute baxoa azterketaren erreformak aukera hori baldintzatu eta mugatu eginen duela. Izan ere, baxoa berrian, euskara hautazko gisa hartzen dutenek 0,6 puntu eskuratu ahalko dituzte gehienez ikasgai horrekin.

Elkartearen irudiko, murrizketa horrek erakargarritasuna kenduko dio euskarari: «[Euskararen] Koefizientea 2 puntutik 0,6ra murriztu dute, eta, gainera, ikasleek euskara hautazko ikasgai gisa hartzen badute, ezingo dute beste aukerarik hautatu. Nola hartuko du ikasle batek euskara, astean hiru orduko ikasgaia izanik, baxoan 0,6ko koefizientea baizik ez badu eskuratzen?». Antzinako hizkuntzek, konparaziorako, 2 puntuko balioa dutela eta hautazko beste ikasgai bat aurkezteko aukera ematen dutela azaldu dute elkarteko kideek.

Hizkuntza gutxituak, aurka

«Erreformak eragin ditzakeen kalteak» murrizte aldera, hainbat neurri eskatu dituzte euskaltzaleek: LVC multzoko ikasgaiei antzinako hizkuntzen estatusa ematea, adibidez, «euskarak eta eskualdeko hizkuntzek orain arteko koefizienteari euts diezaioten, eta ikasleek [eskualdeko hizkuntzaz gain] beste ikasgai baten aurkezteko aukera ukan dezaten». Bestalde, galdegin dute euskara hautatzeko aukera Teknologia adarreko ikasleei ere zabaltzea, eta «baliabide berezi eta iraunkorrak» eskatu dituzte euskarazko irakaskuntzarentzat.

Izan ere, «kezka» adierazi dute elkarteko ordezkariek, euskarak, okzitanierak, korsikerak edota bretoierak Frantziako hezkuntza sisteman izan dezaketen etorkizunaren inguruan: «Lizeoen eta baxoaren erreforma ez bada aldatzen, lizeotik kanpo geldituko da euskara. Eskualdeko hizkuntzek ez badute baliorik baxoan, zein ikaslek hautatuko ditu? Ondotik, Hezkuntza Ministerioak erraz ondoriozta dezake ikasgai horien erakargarritasun eskasa. Horren guziaren aitortu ezinezko helburua ote da euskara lizeotik guziz desagerraraztea?».

Hori ikusirik, mobilizatzeko deia egin diete Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautetsiei. Batetik, gaiari buruz «behar den informazioa» eskuratzeko, eta bestetik, «euskararen irakaskuntzarentzat behar diren bermeak lor ditzaten». Nabarmendu dutenez, Euskal Herrian ez ezik, Korsikako, Bretainiako eta Okzitaniako hizkuntzen aldeko eragileek ere antzeko deialdiak egin dituzte.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Urkullu lehendakaria. ©Irekia

Lehen kasutik «ahalegin handia» egin zutela esan du Urkulluk

Berria

Urtarrilaren 22tik otsailaren 28ra –lehen kasua agertu zen eguna– «ahalegin handia» egin zutela esan du Urkulluk, «prestatzeko eta koordinatzeko». Batez beste %9tik gora handitu da langabezia Hego Euskal Herrian. Nafarroako datua nabarmentzeka da: %9,96 handitu da herrialdean, eta, ondorioz, 3.600 langabe gehiago daude.

Langilerik gabeko obra bat, asteartean, Elgoibarren. ©Jagoba Manterola / Foku

Martxoan, 14.364 langabe gehiago Hegoaldean

Iker Aranburu

Aldi baterako kontratua zutenak izan dira krisiaren lehen kaltetuak.

Markel Olano, ere gobernukide batzuekin batzuekin, alkateekin izandako bilra telematikoan ©GFA

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ion Orzaiz

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna