Albistea entzun

Memoria historikoaren legea onartu arte ez dituzte aztertuko kalte-ordainak

Legebiltzarrak eskatu du aditu talde batek osa dezala konpentsazio posibleei buruzko txosten bat. EH Bilduk aurretik egin nahi zuen
Urkullu lehendakaria, atzo, Eusko Legebiltzarean.
Urkullu lehendakaria, atzo, Eusko Legebiltzarean. JON RODRIGUEZ BILBAO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2019ko abenduak 6

Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Jaurlaritzari izenda dezala aditu talde bat, memoria historikoaren legea onartutakoan aztertuko dituena frankismoaren biktimek jaso beharreko kalte-ordain posibleak. Jaurlaritzak joan den irailaren 24an aurkeztu zuen memoria historikoaren inguruko lege bat egiteko proposamena. Atzo, EH Bilduk gaia plazaratu zuen Eusko Legebiltzarrean, eta planteatu Jaurlaritzak, lege proiektua tramitatu aurretik, sei hilabeteko epean egin dezala txosten bat kalte-ordain horiei buruzkoa. Legebiltzarrak atzera bota zuen koalizio subiranistak aurkeztu eta Elkarrekin Podemosek babestutako emendakina. Onartu egin zuen, ordea, lege proiektua «ahalik eta denbora epe laburrenean» tramitatua izatea eta gero txosten bat egiteko eskatzen duena. Jaurlaritzak proposatu zuen, eta gobernuko bi bazkideek, EAJk eta PSE-EEk, alde bozkatu zuten. PP abstenitu egin zen.

Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariaren iritziz, koalizio subiranistak proposatu du txosten hori legea onartu aurretik osatzea, «biktimei ezin zaielako itxaronarazi». Joan den irailean aurkeztutako zirriborroak ez ditu arautzen kalte-ordain posibleak; horri dagokionez, lege proposamena «hutsa eta inongo anbiziorik gabekoa» dela nabarmendu zuen Arzuagak.

EAJko Joseba Diazen esanetan, bestetik, Jaurlaritza lege «oso bat» lantzeko ari da lanean azken hilabeteetan. Horrenbestez, eztabaida «txosten jakin batera» mugatu nahi izatea aurpegiratu zion EH Bilduri. Legebiltzarrak onartutako emendakinaren arabera, Jaurlaritzari eskatzen zaio legea onartu eta urtebeteko epean izendatu dezala adituen taldea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.