Albistea entzun

Arteche «hazteko» gihar bila irten da burtsara

Elektrizitate gailuen enpresaren zati bat atera du burtsara Artetxe familiak, bere hedapena finantzatzeko. Familiak akzioen gehiengoari eutsiko dio
Arteche konpainiako presidente Alex Artetxe, Bilboko burtsako kanpaia jotzen, atzoko saioan.
Arteche konpainiako presidente Alex Artetxe, Bilboko burtsako kanpaia jotzen, atzoko saioan. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko ekainak 12

Arteche taldeak bere hazkunde prozesua sendotu nahi du, eta burtsara jotzea erabaki du inbertsore berrien bila. BME Growth indizean irtetea erabaki du, Enpresa ertain eta txikien burtsa deritzonean, hain zuzen. Enpresa handienak batzen dituenaren azpitik dagoen beste merkatu bat da. Alex Artetxe enpresako presidenteak azaldu duenez, industriaren deskarbonizazio prozesuaren eskutik, gailu industrial elektrikoen gorakada espero da, eta Mungian (Bizkaia) sustraia duen konpainiak olatu hori hartu nahi du. Horretarako irten da burtsara, 40 milioi euro inguru bildu eta «modu organiko zein inorganikoan» hazteko. Alegia, beste enpresa batzuk ere erosiko ditu. Enpresako iturriek asmo hori baieztatu dute.

Artechek transformagailu eta gailu elektrikoak ekoizten ditu, eta iaz 265 milioi euroko fakturazioa lortu zuen. 2.000 langile ditu munduan dituen 11 plantetan, eta horietatik 600ek Mungiako eta Gasteizko lantegietan dihardute. Kapitala bildu nahi duen enpresa batek normalean bi bide izaten ditu: mailegua eskatzea edo burtsara irtetea, eta enpresako buruek bide hori lehenetsi dute konpainiaren sorreraren 75. urteurrenean.

Akzio bakoitzak 3,94 euroko irteera balioa du, eta hasterako 90 inbertsore berri lotuak dituzte. Artetxek azaldu duenez, ez dago inbertsore berri handirik, «kartera orekatua» da, eta denetarik dago: bankuak, funtsak, beste enpresa batzuk... Akzio horiek atzo irten ziren merkatura, eta harrera ona izan zuten. Irten eta berehala, %1,5 igo zen haien balioa, lau euroraino hain zuzen, baina egunak aurrera egin ahala indarra galdu zuen, eta eguna parean bukatu zuen: 3,95 euroan, +%0,25.

Egoera ekonomiko onean dagoen enpresa bat burtsara irtetea amu erakargarria da, baina badu bere arriskua ere, erabaki ahalmena dibertsifikatu egiten delako. Dena den, ez dirudi kasu honetan hala izango denik: «Erabaki zentroa Euskal Herrian geratuko da. Akzioen %52,5 familian mantenduko ditugu», azaldu du Artetxek. Burtsara irten aurretik, jabetzaren %66 zuen Artetxe familiak, %24 Damaso Casado enpresariak, eta %7 Eusko Jaurlaritzak. Azken bi horiek ez dute beren parte hartzea saltzeko asmorik, ez behintzat hemendik gutxira.

Artechek, izan ere, hordagoa jo du handira. Argindarraren sektorearen «garai gozoa» baliatu eta %8 hazi nahi du urtero hurrengo hiru urteetan. Jauzi horrek, baina, gihar ekonomikoa eskatzen du. Artechek 170 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak, baina fakturazioaren %35 AEBetan eta Mexikon lortzen du, eta merkatu horietan sendotu nahi du. Ikusi beharko da enpresa erosketak han egingo dituen, eta lanpostu berriak non sortzen dituen. Egun langile berezituen bila dabil, eta, Euskal Herriko plantei dagokienez, enplegu hazkundea gehiago nabarituko da Gasteizen Mungian baino.

Iberdrola da haren bezero handietako bat, eta haren eskutik zabaldu izan da. «Kanpoko bazkideak» erakartzeari ez dio atea itxi Artetxek, «aliantzak» bilatuz, baina ez da euskal talde elektriko handi baten aldekoa: «Aukera hori ez dugu aztertu, baina, aukera balego, ez dugu baztertzen». Era berean, oraindik goiz da BME Growthetik beste burtsa merkatu batzuetara jauzi egingo duen aurreratzeko. «Momentuz gure tamainara egokitzen dena da, baina etorkizunak edozein tokitara eraman gaitzake», azaldu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an protesta egin zuten Bilbon, 'Hemen ez dago inor soberan' lemapean ©Aritz Loiola/FOKU

Lan gatazka ezberdinetan murgildutako langileek protesta bateratua deitu dute ostiralerako, Bilbon

Aitor Biain

Petronor, UTE Bilboko Argiak, Novaltia, PCB eta Tubacexeko langile batzordeek antolatu dute maniestazioa. Enplegu duina eta kalitatezkoa aldarrikatuko dute, eta 2010eko, 2011ko eta 2012ko lan erreformak baliogabetzea. 

Teresa Ribea Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroa, eskuinean, gaur. ©Chema Moya / Efe

Argindarraren gaineko zerga etetea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Iker Aranburu

Eguraldiak eta CO2a isurtzeko eskubideek prezioa asko garestitzen ari dira.

Solarparck burtsara atera zen eguna, 2018ko abenduan. Pablo Burgos eta Jose Galindo buruak. ©Miguel Toña / Efe

Solarpack erosiko du Suediako funts batek

Iker Aranburu

Getxoko eguzki energiako konpainiaren %100 erosteko eskaintza publiko bat egin du EQT Infraestructurek, eta saltzeko prest dira akziodun nagusiak.

Ursula von der Leyen eta Joe Biden, atzo, Bruselan, akordioa iragarri eta gero. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Hegazkingintzak eragindako gerra komertziala bukatu dute AEBek eta EBk

Xabier Martin

'Airbus-Boeing' auziak bultzatutako muga zerga guztiak bertan behera geratu dira bost urtez. Washingtonek aliatu bat nahi du Txinaren gorakada teknologikoaren aurrean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.