Albistea entzun

Hoteleko gela 2,5 euro Bilbon

Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako gela garbitzaileek greba mugagabea hasi dute. Bizkaiko ostalaritzaren ituna aplikatzeko eskatzen diote Constant enpresa azpikontratatzaileari. Bideoa albistearen bukaeran.
Grebalarien protesta, atzo, Bilboko Barcelo Nervion hotelean.
Grebalarien protesta, atzo, Bilboko Barcelo Nervion hotelean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2018ko azaroak 3

Bilboko ostalaritza ez da erotu: ez da pagotxa. Are gutxiago, MTV Music Weeken asteburuan. Glamourraren atzealdea da, NH eta Barcelo Nervion hoteletako gelak garbitzen dituztenen erreibindikazioa. Gelako 2,5 euro kobratzen dute; hilean 800 euro etxeratzeko gehiegizko lanaldien menpe bizi dira, ELA sindikatuak azaldu duenez. Kelly-ak nekatu dira prekaritateaz, eta greba mugagabea abiarazi dute.

Barcelo Nervion hotelaren atarian elkarretaratu ziren, atzo goizean, turuta, panfleto eta beren ahotsen jabe, eta tentsio uneak bizi izan ziren Ertzaintzarekin. Garbitzaileak Constant taldearentzat aritzen dira; gelen garbiketa azpikontratatu dute hotel biek, eta hor zabaltzen zaizkie ateak parez pare lan baldintza negargarriei.

Barcelo hotelean aterpe hartutako bezeroek ere beren egoeraren berri izateko moduko protesta egin zuten garbitzaileek. Hotelaren ezkaratzetik kanporako bidean maleta bultzatzen pasatutakoak zuzen-zuzenean izan zuten egoeraren berri. MTVren asteburuan dena ez da distira Bilbon, baina Barcelo hotelak gaueko 375 euroan alokatzen ditu bere gelak asteburu honetan, larunbat-igandean. Hurrengo astebururako, 165 euro eskatzen ditu larunbaterako, eta 80 iganderako. Garbitzaileek soldata bera jasoko lukete: 2,5 euro gelako.

«Enpresa gehienak Bizkaiko ostalaritzaren ituna aplikatzen hasi dira, baina Constant taldea ez. Hura da Espainiako lan esplotazioaren txapelduna sektorean, eta erabaki du Bizkaiko ituna ez duela aplikatuko». ELA sindikatuaren babesa dute NH eta Barcelo hoteletan solairuko zerbitzari gisa jarduten dutenek. «Enpresa pirata horiek langileen esplotazioaren bidez lortzen dituzte mozkinak. Bizkaiko ostalaritzaren ituna egin da langile horien baldintzak hobetzeko, miseriazkoak izateari uzteko», esplikatu du sindikatuak.

Constant taldearen jarduteko modua Lan Ikuskaritzan salatu du ELAk, kontratazioan iruzurra egiten ari ote den argitu dezan erakundeak. Ituna ez aplikatzeko erabakiak sektorean lehia desleiala egitea dakarrela argi dago, bestalde. Era berean, NH eta Barcelo Nervion hotelen zuzendaritzekin harremanetan jarri da sindikatua, haiek ere gertatzen ari denaren «erantzukizuna» beren gain har dezaten. Horrelako enpresak azpikontratatzen badituzte, «gutxieneko etikarekin» egin dezatela eskatu die ELAk. Beren enpresen barruan «esplotazioa eta lan esklabotza» ez onartzeko esan die.

Horrez gain, ELA sindikatua agintari publikoei begira jarri da hoteletako garbitzaileek pairatzen dituzten lan baldintzak nola aplika daitezkeen azaltzeko. «Jarrera hipokritak dituzte. Bilbo hiri modernoa delakoan paparra ateratzen dute, nazioarteko ekitaldiak egiten direlako; adibidez, asteburu honetan ospatzen ari diren MTV sariak. Baina beste alde batera begiratzen dute ekitaldi horien inguruan lan miseriarekin lotutako egoerak gertatzen ari direnean». Sindikatuaren ustez, diru publikoa erabiltzen ari da ekitaldi handi horiek antolatzeko, baina horrek «irabazi pribatuak eragiten ditu, eta lan esplotazioa». ELAk dio «Bilboko aurpegi ezkutuaren» ondorioetako bat dela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mondragon korporazioaren, Laboral Kutxaren eta Ikerlanen egoitzak, Arrasaten. ©MONDRAGON

Ulma eta Orona, Arrasatetik urrutiratzen

Aitor Biain

Mondragonetik atera, eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulmak eta Oronak. Ereduen talkak eragin du bide propioa abiatu nahi izatea. Abenduaren 16an erabakiko dute bazkideek.

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute

Liberiako petroliontzi bat Gdanskeko portuan, artxiboko irudi batean. ©ADAM WARZAWA / EFE
Tubacexeko langileen protesta, 2021eko otsailaren 23an, Laudioko lantegiaren aurrean. ©LAB

Espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko hiru grebalariren aurka

Berria

Iazko otsailaren 23an atxilotu zituen Ertzaintzak, enpresaren atarian. Isunak ere eskatzen dituzte haien aurka

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.