Albistea entzun

Australiak eta Frantziak berriz ekin diote beren erlazioari

Macronek esan du Albanese ez dela itsaspekoekin gertatutakoaren «erantzulea». Australiako lehen ministroarentzat, berriro hasi da bi herrialdeen arteko harremana
Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Anthony Albanese Australiako lehen ministroa, atzo, Parisen.
Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Anthony Albanese Australiako lehen ministroa, atzo, Parisen. L. COCH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2022ko uztailak 2

Azken hilabeteetan gaiztotuta, ia-ia etenda, egon dira Frantziaren eta Australiaren arteko harreman diplomatikoak. Asia hego-ekialderako eta Ozeaniarako AUKUS aliantza politiko militarra sinatu zuen Canberrak AEBekin eta Erresuma Batuarekin iazko irailean, Parisi akordioaren berri eman gabe. Eta, horrekin lotuta, Frantziako enpresa bati itsaspekoak erosteko 2016ko kontratu bat —30.000 milioi eurokoa— bertan behera utzi zuen Australiak. Baina, maiatzetik, Anthony Albanese da Australiako lehen ministroa. «Etorkizunaz hitz egiten ari gara, ez lehenaldiaz. Bera ez da gertatu zenaren erantzulea», adierazi zuen Emmanuel Macronek atzo, Parisen, alboan Albanese zuela. «Hasiera berri bat da hau», esan zuen Albanesek. Bi buruzagiek bilera bat egin zuten Eliseoan, eta, hala, berriz ekin zioten bi herrialdeen arteko harremanari.

«Australiaren eta Frantziaren arteko harremana inportantea da; konfiantza, errespetua eta zintzotasuna garrantzitsuak dira», nabarmendu zuen Albanesek. Gainera, zenbait aldagai hartu behar dira kontuan. Batetik, Frantziak interesak dituela Indopazifikoan, han daudelako Kaledonia Berria eta Polinesia Frantsesa, bere kontrolpekoak biak ere. Bestetik, geopolitikoki eremu hura funtsezkoa dela gaur-gaurkoz.

Macron umiliatuta sentitu zen iazko irailean, eta Scott Morrison Australiako lehen ministro zenari «gezurretan» aritzea egotzi zion. Itsaspekoentzako akordioa bertan behera utzi zuen Canberrak, eta Macron minduta zegoen, gainera, iruditzen zitzaiolako Txinaren gorakada militarrari eta ekonomikoari aurre egitea helburu duen aliantza sekretupean eta EB Europako Batasunari eta Frantziari bizkarra emanez negoziatu zutela.

Urri amaieran, Joe Bidenekin bildu zen Frantziako presidentea, eta AEBetakoak barkamena eskatu zion, iritzita «baldar» jokatu zuela itsaspekoen auzian. AUKUS itunak jasotzen du Australiak AEBetako teknologia baliatu dezakeela propultsio nuklearreko itsaspekoak eraikitzeko.

555 milioiko kalte ordaina

Duela hiru aste heldu zen Frantziaren eta Australiaren arteko harremanak onbideratzeko balio izan duen ituna. Izan ere, Albanesek kargua hartu eta gutxira Australiako gobernu berriak jakinarazi zuen 555 milioi euroko kalte ordaina emango diola Australiarentzako itsaspekoak eraiki behar zituen Frantziako enpresari.

Parisen islatu zuten, atzo, bi herrialdeen arteko harremanaren onbideratzea, eta batzarren ondorengo ohar bateratuan nabarmendu zuten lankidetzarako agenda berri bat ezarri dutela, eta hiru ardatz edukiko dituela: defentsa eta segurtasuna; erresilientzia eta ekintza klimatikoa; eta hezkuntza eta kultura.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Israelgo Polizia, atzo, Jerusalem ekialdean. / ©Abir Sultan, EFE

Palestinar bat hil du tiroz Israelgo armadak

Arantxa Elizegi Egilegor

Jerusalem ekialdean egindako sarekada batean hil dute 21 urteko gizonezkoa.

Nicola Sturgeon lehen ministroa, Eskoziako Parlamentuan. ©FRASER BREMNER/SCOTTISH DAILY MA

Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak gaurtik aurrera

Berria

Gaur sartu da indarrean Hilekoarentzako Produktuen Legea, Eskozian. Udalek eta eskolek banatuko dituzte tanpoiak eta konpresak, eta eskatzen dituen ororentzat eduki beharko dituzte eskuragarri, doan.

Raila Odinga presidentegaiaren jarraitzaileak, Nairobin. / ©Daniel Irungu, EFE

William Rutok irabazi ditu Kenyako presidentetzarako hauteskundeak

Arantxa Elizegi Egilegor

Hauteskunde Batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak onartzeari. Raila Odingaren jarraitzaileek protesta egin dute batzordeko kideak bilduta dauden hotelaren atarian.

Guayaquil hirian igande goizaldean izandako atentatua. ©Guayaseko gobernua.

Bost lagun hil dituzte Ekuadorren, lehergailu batekin egindako atentatuan

Hodei Iruretagoiena

Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du Guayaquil hirian, 30 egunerako, «hiria babesteko eta kontrola berrezartzeko beharrezko neurri guztiak» hartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.