Desegin baino kooperatiba gehiago sortu dira

2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko kide diren enpresen kopurua %2,1 hazi zen iaz, eta lanpostuak, %4,5. Ehunenekoak datuetara eramanda, 26 enpresa gehiago dira, eta 2.526 langile. Horrek ez du esan nahi kooperatibarik desagertu ez zenik, baizik sorturikoak gehiago izan direla desagerturikoak baino —183 eta 157 hain zuzen—. Lautik batek aldi baterako erregulazioren bat eskatu behar izan zuen, baina urte amaieran %9 bakarrik zeuden egoera horretan. Aurtengo lehen lau hilabeteetan, 50 kooperatiba sartu dira, eta urte osoan 150era iristea espero dute. Datu orokorrei dagokienez, egun1.300 kooperatiba daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 59.000 langilerekin. Iaz 11.000 euro fakturatu zituzten, lurraldeko BPGaren %6.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.