Emakumeen Bira

Kontrolatuz ere irabazten du

Amanda Spratt gailendu da Birako bigarren etapan, eta berretsi du iazko garaipena errepikatzeko hautagai sendoa dela. Faboritoen artean ez da alderik izan, eta elkarrekin iritsi dira helmugara

Kontrolatuz ere irabazten du.
ainara arratibel gascon
Amasa-Villabona
2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Emakumeen Bira hasi aurretik,denek zioten Mitchelton-Scott lasterketako talderik indartsuena dela, eta bi egun hauetan hala erakutsi du. Atzokoan ere nahi bezala kudeatu eta kontrolatu zituen etapa eta haren erritmoak.Amanda Sprattek jarri zion ginga lan horri Amasa-Villabonako (Gipuzkoa) helmugan. Lasterketako txirrindularirik indartsuena dela erakutsi zuen, eta lasterketa irabazteko hautagai sendoa dela berretsi, bigarren urtez jarraian. Atzoko, gainera, ikusizen eraso eginez ez ezik, lasterketa kontrolatuz ere badakiela irabazten.

Adunatik azken aldiz igaro eta gero sortu zen ihesaldi erabakigarria. 15 kilometro falta ziren helmugarako, eta bertan ziren lasterketa irabazteko hautagai nagusiak: Spratt bera, Annemiek Van Vleuten (Mitchelton-Scott), Elisa Longo Borghini (Trek), Amy Pieters (Boels), Mavi Garcia (Movistar),baitabi euskal herritar ere: Ane Santesteban (WNT) eta Eider Merino (Movistar).

Azken kilometroak batera egin zituzten. Ez zen eraso ahalegin apartekorik izan; Mitcheltonek ondo lotuta izan zuen lasterketa, eta egun osoanpilatuta nekea antzematen hasi ziren.

Elkarrekin egin zuten Amasarako igoera, eta azken metroetan Spratt izan zen indartsuena. Gerri kolpe on batekin, Paladinen eta Mavi Garciaren aurretik helmugaratu zen; hala, hura da lider, eta hamabi segundoko abantailarekin ekingo die gaurko eta biharko etapa erabakigarriei.

Faboritoak agertu aurretik, bi izan ziren eguneko ihesaldi saiakerak. Lehena Malgorzata Jasinskak egin zuen (Movistar). Villabona parean, egin zuen ihes multzo nagusitik, 60 kilometro geratzen zirenean, eta hogei bat kilometro egin zituen aurretik. Minutu bateko tartea egitea lortu zuen. Baina urrutitik ahalegintzearen patua jasan zuen: eguneko lehen esprint nagusiaren ostean, harrapatu egin zuten, Movistarrek eta Mitcheltonek atzetik egindako lana tarteko. Erasokor ari zen Movistar etapa osoan. Askotan, tropelaren buruan egon ziren Merino eta Mavi Garcia.

Beste ahalegina Alena Amialiusik (Canyon) egin zuen. Bide laburragoa izan zuen haren ihesaldiak, Spratten taldekideek harrapatu egin baitzuten azeleragailua zanpatu zutenean.

Gaur ere etapa gogorra dute aurretik Biran parte hartzen ari diren txirrindulariek, Araban, Murgiaren eta Santa Teodosiako ermitaren artean (%2,7 km eta %9,4ko pendiza). Azken malda horren aurretik, gainera, Opakua (7,4 km %5,7) igo beharko dute. Guztira 97 kilometro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.