Albistea entzun

Aukera aproposa dirudi

Athleticek gaur jokatuko du Vallecasen. Ia oharkabean iritsi da lehia, derbiaren eta batzarraren ostean, baina garrantzitsua da bidea zuzendu nahi badu
Eduardo Berizzo, Athleticek atzo Lezaman egindako entrenamenduan.
Eduardo Berizzo, Athleticek atzo Lezaman egindako entrenamenduan. LUIS TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi -

2018ko urriak 24

Ipuruako derbian itxura eskasa eman berritan eta lehendakaritzarako hauteskundeak gerturatzen ari direla egin zion aurre Josu Urrutia buru duen Athleticeko zuzendaritzak bere bigarren agintaldiko azken batzarrari. Egoera ez zen erraza. Kirol arloan epeltzen ari da denboraldi-aurrean Eduardo Berizzoren eta Yuri Berchicheren fitxaketek sortutako ilusioa. Taldea ez da ondo ibili, eta txapelketak aurrera egin ahala, hobetu beharrean, okertzen ari den itxura hartu du. Bestalde, Urrutia besaulkitik kendu gura dutenak aspaldi ari dira presidentearen eta haren kudeaketaren inguruan kritika daitekeen guztia azaleratu eta indartu guran. Batzuentzat obsesio bihurtu da.

Testuinguru horretan, herenegungo batzarra korapilatsua izan zitekeela zirudien. Baina kontrakoa gertatu zen. Lasaia izan zen. Aurreko zazpi aldietan gertatu legez, aurten ere bazkide konpromisarioen babes zabala izan du zuzendaritzaren kudeaketak. Batzar luzea, baina gorabeherarik gabekoa izan zen.

Klubeko presidenteak batzarraren hasieran eman ohi duen hitzaldiak eman zuen zeresanik handiena. Urrutiaren agerraldiak agur kutsua izan zuen. Azkeneko bi agintaldietako lorpenak gogorarazi zituen, ibilbide horretan izan duen jokabidea arrazoitu zuen — esan zuen kluba «bere interesen gainetik» jarri duela—, eta tarte horretan galdu dituen ingurukoak izan zituen gogoan: aita, anaia eta Ibaiganerako bidean lagun izan zuen gertuko kolaboratzaile bat. Esan zituen guztiek eta esateko moduak izan zuten agur kutsua. Baina ez zuen argitu hirugarrenez presidente izateko aurkeztuko den ala ez. Azken egunera arte berak markatuko du agenda. Hori ez da negoziatzen. Gainera, Urrutiak aurrera egiteko asmoa balu edo bere lantaldeko batek agintaldiari jarraipena emateko gogoa balu, ez litzateke unerik aproposena horren berri emateko. Kirol egoera ez da ona. Ibaiganeko egunerokoak asko higatzen du, eta horri aurre egin eta irabazteko aukeraren bat izateko ezinbestezkoa da arlo ekonomikoan zein kirol arloan osasuntsu egotea. Diru kutxa beteta dago, baina zelaian taldea ez da ondo ari. Hortaz, gaur- gaurkoz, egungo zuzendaritzak oso aukera gutxi izango luke hauteskundeak irabazteko.

Okerrago dago Rayo

Mikel San Josek, Oscar de Marcosek eta Ander Iturraspek zelaiko kontuetan bakarrik ez, klubaren oraina eta etorkizuna zehazten diren gainerako erabakiguneetan ere egon gura izaten dute. Astelehenean, euren botoa eman zuten konpromisario gisa, eta hautetsontzien aurrean agertu beharreko ardura bertsuarekin ari dira lanean taldearen egoera irauli ahal izateko. Berizzo efektua indarra galtzen ari da. Athleticen jokoak, hobera egin beharrean, txarrera egin du azken jardunaldietan. Azken bi derbiak ahazteko modukoak izan dira. Gaur beste aukera bat dauka egoera zuzentzeko Vallecasko harmailen egoera txarragatik atzeratutako partidan. Rayo talde igo berria da, eta kostatzen ari zaio Lehen Mailari neurria hartzea. Bost puntu baino ez ditu eskuratu. Jaitsierako postuetan dago. Aukera ona dirudi aurrerapausoa emateko, baina galduz gero, argi gorria piztuko da.

RAYO VALLECANO-ATHLETIC

Rayo Vallecano. Alberto Garcia; Advincula, Amat, Galvez, Alex Moreno; Embarba, Imbula, Comesaña, Bebe; Kakuta; eta Raul de Tomas.

Athletic. Herrerin; Capa, Nolaskoain, Iñigo Martinez, Balentziaga; Raul Garcia, Dani Garcia, Muniain; Williams, Aduriz eta Yuri.

Epailea. Cuadra Fernandez.

Lekua. Vallecas (14.708 ikusle).

Ordua. 19:00 (Bein La Liga).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Partida batera, Athleticek irabaz diezaioke Bartzelonari»

Aitor Manterola

Badaki zer den Espainiako Kopa irabaztea Athleticekin: entrenatzaile zen 1984ko finalean. Aukerak ikusten dizkio taldeari kopa lortzeko, baina sinetsi egin behar dutela dio. Klubaren egungo bidearekin baikortasun gutxiago dauka.
Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Baita hirugarrenean ere

Julen Etxeberria

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon
Axularren jaiotetxea, Urdazubin. Egun jabetza pribatua da. ©MIKEL ARRIZABALAGA

Axularren txokoa

Mikel Arrizabalaga

Xareta osatzen duten herriekin batera Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi, Urdazubi ere ezaguna da leize, kontrabandista eta sorginen istorioengatik. Axularren jaiotetxea han dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.