Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Juan Kruz Igerabidek 'Doneaneko alaba' eleberria plazaratu du

1936ko gerrako gertaera latzen ondorioek txirikordatzen dituzte liburuko bi protagonisten bizitzak
Juan Kruz Igerabide idazlea, <em>Doneaneko alaba</em> bere nobela berriaren aurkezpenaren aurretik, atzo, Donostian.
Juan Kruz Igerabide idazlea, Doneaneko alaba bere nobela berriaren aurkezpenaren aurretik, atzo, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Sarasola -

2021eko maiatzak 13 - Donostia

Zauri sakonak utzi zituen 1936ko gerrak. Eta zauri horiek dira Doneaneko alaba eleberriaren abiapuntua, baita istorioko protagonisten bizitza lotzen dutenak ere. Nork bere zauriak dituzte liburuko narratzaileak eta Doneaneko familiak, Juan Kruz Igerabide egileak azaldu duenez: «Zauri horiek lotzen dira, eta horrek, nolabait, destinoa markatzen die narratzaileari eta familia horri». Alberdania argitaletxearekin plazaratu du lan berria idazleak, eta Jorge Gimenez Bech editorearen laguntzaz aurkeztu, Donostian.

«Juan Kruzek alor ugari aitzurtu ditu bere lumaz, eta emaitza onak, borobilak eta ugariak utzi ditu ildo guztietan», nabarmendu du editoreak, idazleak askotariko generoak landu dituela gogora ekarrita: «Eleberri sendo eta umotua dakarkigu orain, gutun luze baten eran taxutua». Iloba bati idazten dio gutun hori narratzaileak; 1936ko gerrarekin hasi eta mendearen amaierara bitarte doazen gertakariak argitzeko baino gehiago, «bere barrua hustu nahian, bere sorbalda zamatik arindu nahian». Istorioaren narratzailea unibertsitateko irakaslea da, eta bere lanbidean topatu du «halako gotorleku bat, bizi izatearen kontra. Soraiotasuna errazten dion toki batean gotortu da, munduan erosoago bizitzeko. Baina iritsiko da Doneaneko alaba, eta aldaketak ekarriko ditu berarekin, besteak beste, narratzailearen baitara». Hain zuzen ere, iraganeko zauriek lotzen dute bi pertsonaien bizitza.

1936ko gerra lehertu da, eta herrira sartu dira soldatu frankistak. Haiekin batera iritsiko dira nobelaren abiapuntu diren gertaera latzak. Hain zuzen, bortxaketa batek irekiko du zauria. «Zauri horrek familia oso baten bilakaeran eta bizimoduan eragin oso sakona izango du», azaldu du editoreak: «Eta kontakizunean narratzailearen zauri propioekin txirikordatuko da zauri hori».

Igerabidek zehaztu du haurtzaroan narratzaileak harreman estua zuela familia harekin, eta, gainera, betiko herren geratu zela garai hartan, frankistek belauna «txikitu» baitzioten. Bere orbaina ez zen soilik fisikoa izan, eta literatura irakasle jardunean sortu zuen bere babeslekua; jarrera zaputzarekin eta begirada ironikoarekin egiten dio aurre orain egunerokoari. Baina, idazlearen esanetan, familia hartako alaba ezagutzean, «bere zauri hori poesiaren bidez adierazten duena, bien patuak elkartuko dira, eta bizitza hankaz gora jarriko zaio. Ez kolpetik, baina, pixkanaka, hankazpietatik lurrak ihes egingo balio bezala sentituko da». Izan ere, bere jarrera gotorraren gainetik, enpatia sumatuko zaio kontakizunean, eta horrek «zaurgarriago» ere bilakatuko du nolabait.

Gehiegi aurreratu gabe, Igerabidek azaldu du «botere handia duen pertsonaia ilun bat» dagoela bortxaketaren jatorrian, eta narrazioaren une jakin batean «biktima eta biktimarioa elkartuko diren une katartiko bat» gertatzen dela; orduan lotzen dira bi protagonisten patuak, narratzailea ere eszena horren lekuko izango baita, eta emakumeari lagunduko baitio. Idazleak adierazi du une horri lotuta baina nobela osoan badela «duintasuna berreskuratzearen sinbolizazio bat».

Halaber, liburuan une tragikoak badauden arren, ironia gailentzen dela uste du Igerabidek, zenbait unetan narratzailea «komiko» edo «ezdeus» ere ageri baita. «Horrelako antiheroiez beteta dago nobela, baina badituzte beren uneak; heroiak ez dira, baina, duintasuna berreskuratu nahi dutenean, halako ukabilkada bat jotzen dute mahaian».

Ildo horretan, nobelaren tonua goraipatu dio editoreak: «Ez da batere monokromatikoa; estimatzen zaio, gainera, paleta ugari hori erabiltzea: ironia asko dago, umorera ere lerratzen dena, tragikotasun puntu sendoak... Ez da erraza hori uztartzen nobela batean». Igerabidek berak azaldu du horren zergatia: «Pertsonaiaren izaerak berak eraman nau horretara. Haren barruan sartu naiz, eta osatu ditut halako katebegi edo tesela batzuk, pasarte laburrak, eta horiek lotuz joan naiz. Eta horrek berak eramaten zaitu kolore asko erabiltzera».

Paleta horretako beste osagaietako bat pasarte mitologikoak izan dira, idazleak azaldu duenez, «giza kondizioaren» ezaugarriak agerian jartzeko baliatu dituenak. Hainbat gertaera edo pertsonaia unibertsalizatzeko balio izan diote kontakizun mitologikoek. Adibide gisa aipatu du liburuko pertsonaiaren bortxaketa zuzenean kontatu ordez Euridizerena eraman duela testura.

Irudikatua, baina erreala

Memoria da liburuaren ardatz nagusietako bat; historikoa ez ezik, baita norberarena ere. Baina, gai gisa baino gehiago, tresna gisa ikusten du Gimenez Bechek liburuan: «Esan liteke, memoriari buruzko nobela bat baino gehiago, memoria baliatzen duen nobela bat dela, memoria bera ia pertsonaia bihurtzeraino. Alegia, ez dela memoriari buruzko saiakera kamuflatu bat, baizik eta, nobela peto-petoa izanik, memoria baliatzen duela».

Testuan ez da istorioaren kokalekua zehatz-mehatz aipatzen, baina badira hainbat erreferentzia geografiko: «Nik ondo ezagutzen dudan lekua erabili dut: Beterri eta Aduna, nire herria. Hainbat toponimo ere erabili ditut. Baina, gero, han ez dauden osagaiak jarri ditut leku horretan: etxeak, leku asko...». Hortaz, Igerabidek azaldu du liburukoa ez dela leku «birtual» bat, eta, bide horretatik, «halako gauzak edo askoz ere latzagoak bizi izandako Euskal Herriko edozein txoko» irudikatu nahi izan duela. Hainbat pertsonaia leku errealetan ere kokatu ditu tarteka, hala nola Gasteizko Filologia fakultatean, eta pertsonaia historikorik ere aipatzen da narrazioan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Nerea Ibarzabal kantuan, bertsokideak atzean dituela. ©BOB EDME

Lehoiaren ahoan sartu du burua

Miren Mujika Telleria

Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionako saioa, eta, lehen itzuliko puntuak batuta, ia ziurtatua du Iruñerako sailkatzea. Datorren astean argituko da nortzuk ariko diren finalean
Michael Jacksonek 24 urte zituen <em>Thriller</em> kaleratu zuenean. ©BERRIA

Pop musika irauli zuen diskoa

Mikel Lizarralde

1982an argitaratu zuen Michael Jacksonek 'Thriller', eta, 40 urte geroago, historian gehien saldutako diskoen artean segitzeaz gain, kantariaren obra nagusia da. Hainbat bitxikeriarekin berrargitaratu berri dute.
'Bilketa.eus' atariko pantaila irudi batzuk ©BERRIA

Artxiboetan barna sartzeko

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.