Ibai Maruri Bilbao.
MARIJAIAREN ZIMURRAK

Marijaiak zaindu gaitzala

2018ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Abuztu hasieran bezala, aste honetan ere Bilboko sakelakoetan batera eta bestera ibili dira zubietatik itsasadarrera salto egiten duten gazteen bideoak. Jaia eta kontrola ez dira lagunak. Ez da erraza festa giroan dena zainduta edukitzea. Baina poza tristura bihurtzerik gura ez bada, ezinbestekoa izaten da gutxieneko neurri batzuk hartzea.

Aste Nagusiaren historian bada markak hautsi zituen kontzertu bat: Fito & Los Fitipaldis taldeak 2004an Zorrotzaurren emandakoa. 70.000 lagun elkartu omen ziren. Baina udal agintariei beste batek galarazi zien loa: Manu Chaorenak. Aurretik jakin zen leku askotatik iritsiko zirela zaleak Bilbora. Plazara sartzeagatik kobratzea ere pentsatu zuten, jende gutxiago etorriko zelakoan. Kontzertua hasi aurretik sarbideak itxi egin behar izan zituzten. 11.000 lagun zeuden barruan; segurtasun adituen ustetan, gehiegi. Beste 8.000k jarraitu zuten hirian barrena ipinitako pantaila erraldoiei esker.

Gas plazaren inguruan eraikiko ziren etxebizitza berriek aitzakia ederra eman zioten udalari kontzertuen agertokia beste leku batera eroateko. 2003an egin zen lehen kontzertua Zorrotzaurreko orube zabalean. Jai eremutik urrun zegoelako, kritikak jaso zituen erabakiak. Gas plaza txosnagunearen ondoan dago. Baina alkateak lasaiago egingo zuten lo.

Txosnetan ere igarri dira aldaketak. Aste Nagusia sortu berritakoak ezagutu zituztenek gogoan izango dituzte orduko higiene neurri eskasak. Kalimotxoa aste osoan garbitzen ez ziren kupel handietan prestatzen ziren sasoiak. Ez da ezagutzen inori kalte egin ziotenik hango jan-edanek. Baina poza tristura ez bihurtzeko, hobe da horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.