Miren Manias.
EKOGRAFIAK

Gogoeta bultzatzea zer den

2020ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Hau da Zaldibarko Eitzaga auzoko bizilagunek orain sentitzen dutena: «Ikusita nola jokatzen ari diren, ez dugu konfiantza handirik». «Jendea haserre dago, eta arrazoi guztiarekin», erantsi zuen Naroa Iturri Kolpez kolpe Hamaikaren saioko aurkezleak. «Horrela ikusi dugu egin diren manifestaldi jendetsuetan». Besteak beste, Mallabian, Ermuan eta Zaldibarren egin dira. Zalantzarik balego, Hamaikaren saioak irudi horiekin zabaldu zuen asteazken gaueko atala. Baita ironia kutsu batekin ere. Iturrik ez du ulertzen zergatik egon den hainbeste kexa Iñigo Urkullu lehendakaria Zaldibarrera joan ez zelako. «Sei egun, 8.640 minutu izan dira, besterik ez». Urkulluren adierazpenak sartu zituzten jarraian: «Fisikoki ez, baina lehen minututik gaian nago», azaldu zuen. «Zuzenean jarraitzen». Eta zabor azpian jarraitzen duten bi langileen senideekin ere «egon» direla, esan zuen. Lehendakariak ez zuen beharrik ikusi lehenago Zaldibarrera joateko.

Tessa Andonegi aktorea, berriz, serio jarri zen. «Ulertezina» iruditzen zaio «nola bi hildako egonda» Zaldibarren, «lehentasuna izan den autobidea zabaltzea». Andonegiri ez zaio «buruan sartzen» AP-8a zabalik egotea «aldamenean bi hildako daudenean». Hauteskunde kanpainan ote gaude, jada? Itsaso Lekuona kultur teknikariari ez zaio iruditzen kanpaina egiteko unean gaudenik, «baizik eta Zaldibarren zer gertatu den argitzeko momentuan». Hala azaldu zuen Kolpez kolpe-ko platoan. Gonbidatua senideen lekuan jarri zen: «Ikustea haien erreskatea ez dela lehentasuna, oso larria da». Lurra autobidearen gainera erori ez balitz? Lekuonak argi dauka: «Ziurrenik, ez genukeen horren berri izango, edo lan istripu bezala geratuko litzake», eta, ondorioz, «ez genukeen gai horri buruz hainbeste entzungo».

Hamaikak ikerketa taldea bidali zuen Zaldibarrera. «Tragediak gertuen harrapatu dituen lagunen senideekin egotera». Bidean geldialdia egin zuten, Zumaian, Alberto Sololuze luiziko biktimaren ilobarekin hitz egiteko. Haserrea, informazio falta eta amorrua adierazi zituen Helene Alberdik. Gertaeraren kronologia ere egin zuen Kolpez kolpe-k, Eusko Jaurlaritzaren zein enpresaren jarrerak aztertuz. Ardura asko baitaude: politikoa eta pribatua. Eskerrik asko, herritarroi gogoeta egitera bultzatzearren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.