ERREZETA

Haitzetako barbarinaren xerra frijitua barazkiekin

GORKA RUBIO /FOKU

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2019ko otsailak 9
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

12 barbarin.

Irina.

Leka sorta bat, 300 g.

2 tomate.

Oliba olioa.

Modena ozpina.

Gatza.

1. Olio ozpina prestatzen hasiko gara. Tomateetako bat zuritu, hazia kendu, eta laukitxoetan moztu.

2. Katilu batera bota, gatza gehitu, eta, modena ozpinarekin eta oliba oliarekin batera, olio ozpina osatu. Kantitateak, bakoitzaren gustura.

3. Baina edo lekak egosi. Horretarako, puntak kendu, eta erditik moztu leka bakoitza. Ondoren, beste pusketa batzuetan moztu.

4. Lapiko batean, ura ipini gatz pixka batekin, eta berotzen jarri. Irakiten hastean, bainak gehitu, eta hamar bat minutuz irakiten ipini, su bizian. Ondoren, ur hotzetik pasatu, eta gorde.

5. Zartagin batean, olia olio txorrotada bat bota, eta beste tomatea puska handietan moztu. Zartaginera bota.

6. Tomatea desegiten hasi aurretik, bainak gehitu; eta, minutu pare baten ondoren, sutik kendu.

7. Barbarin xerrak gatzatu, irinetan pasatu, eta, ondo astindu ondoren, oliotan bizi-bizi frijitu, aldiko barbarin gehiegi zartaginean jarri gabe, frijitu ordez egosi ez daitezen.

8. Platera osatzen jarraitzeko, plater bakoitzean tomate eta baina koilarakada bat jarri, eta, gainean, barbarin xerrak; eta, bukatzeko, guztia olio ozpinez ondo busti, eta jateko prest izango da.