Sindikatuak kalera aterako dira Nafarroan

2018ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Nafarroako hezkuntzaren arloko sindikatu guztiek —LAB, Steilas, Afapna, CCOO, Anpe, ELA, APS, CSIF eta UGT— manifestazioa eginen dute bihar, «murrizketetan atzera egin, hezkuntza kalitatea hobetu eta eskola publikoa finantzatzeko lege bat erdiesteko». 18:00etan aterako da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik. Sindikatuen esanetan, Hezkuntza Departamentuak «asmo onak soilik» helarazi dizkie orain arte. «Guk konpromiso zehatzak behar ditugu, idatziz, eta sostengu ekonomiko bat dutenak». Orain arte, 64 ikastetxek eta guraso elkarteen hiru federazioek babesa adierazi diete. Gaur bilduko da hezkuntzako mahai sektoriala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.