Hilabete eman dute gose greban Iranen 27 preso kurduk

Berria -

2014ko abenduak 20
Hilabete daramate gose greban 27 preso kurduk Irango Orumiyeh espetxean. Azaroaren 20an hasi zuten baraua, preso politikoei dagokien modulua desegin eta gainontzekoekin nahasi dituztelako. Irango Erresistentziarako Kontseilu Nazionalak jakinarazi duenez, haien osasun egoera okerrera doa, eta NBEko Giza Eskubideen goi mandatariari eskatu diote presoen eskakizunak aztertzeko.

Kurdistango ekintzaileek salatu dute presoak psikologikoki hondoratzeko asmoz nahastu dituztela droga trafikoagatik edo hilketagatik kondenatu dituzten beste presoekin.

PDKI Irango Kurdistango Alderdi Demokratikoko buruzagi Khalid Azizik dioenez, nazioarteko kanpaina hasi dute preso politikoak babesteko. Rojavan, Kurdistan Mendebaldean egin dituzte presoen aldeko protestak. «Guk Iranen eragin txikia dugu, zapalketaren ondorioz».

Irango Erresistentziarako Kontseilu Nazionalak salatu du gose grebalariak torturatu dituztela. Alderdi kurduak legez kanpokoak dira Iranen, eta heriotza zigorra edo bizi osoko espetxealdia jasotzeko arriskua dute ekintzaileek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna