Mikel Alvarez.
EKOGRAFIAK

Galduta (V)

2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Batzuk aspertuta egongo zarete dagoeneko Lost-en monografiko honekin, beraz amaitzen joango naiz, zutabe amaiezin hau idaztera eraman nauenari behingoz helduz. Bai, telesail ahaztezin honen amaiera azaltzeari, hain zuzen ere.

Lost-en denboraldi guztietan zehar, flashbackaren teknika erabili zuten pertsonaien inguruan informazioa eman, trama berriak sortu eta elementu berriak istorioan sartzeko. Azkeneko denboraldian, ordea, eta gure pertsonaia maiteek denboran bidaia pare bat egin ostean, flashforward teknika erabiltzen hasi ziren. Horrek esan nahi du irlako bizitzaren gorabeheren tartean ikusten genituen tarteki haiek dagoeneko ez zutela iragana kontatzen, etorkizuna baizik (Daniel Faraday eskolaurreko ikasle bat da, JeiJei eta Lindelof handien parean).

Etorkizun horretan, telesaileko denboraldi guztietan ezagututako pertsonaiak ikusten genituen, baina beste bizitza batekin. Hau da, guk ezagutzen genuenaren arabera, ez zuen zentzurik non zeuden, norekin ezkondu ziren edo zer demontretan ari ziren. Irlako tramako korapiloa askatuz zihoan, alde batetik; bestetik, flashforwardetan, pertsonaiak telesail guztian zehar berentzat garrantzitsuak izan ziren pertsonaietara gerturatzen ari ziren, nahiz eta errealitate berri horietan ezezagun hutsak izan haien artean.

Bata bestari gerturatzen joan ahala, guztia oroitzen joan ziren banan-banan, eta ikusleok oraindik zer zen ez genekien zerbait ikusi zuten. Bitartean, irlako trama ixten joan ziren. Jackek John Locke (Beltzezko gizona) akabatu zuen. Aldi berean, irlaren zaintzaile izateko ardura Hurleyren esku geratu zen, eta Benjamin Linus gaizto birziklatuak haren laguntzailea izatea onartu zuen, hori baitzen bere motibazio bakarra Irla zapaldu zuen lehen egunetik.

Hori gertatzen ari zen bitartean, flashforwarden errealitatean pertsonaia guztiak elkarrekin ikusi genituen eliza batean. Zalantzazkoa da aukeratutako lekua eliza bat izatea telesail osoa erabat akonfesionala izan denean, baina tira, gerora ikusi genuen Leftowers telesail bikainean Damon Lindelofek erlijioarekin eta fedearekin duen harremana oso estua dela. Elizara sartzen diren une horretarako, guztia gogoratu dute, eta lasaitasun osoz ari dira beren artean hizketan. Eta hortxe dago koxka, baina hori datorren astean azalduko dizuet hobeto.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.