Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Heldutasunerantz

Arkaitz Mendoza -

2018ko maiatzak 30

Jon Urdapilleta

Egitaraua: Ludwig van Beethovenen 'Appassionata' eta Franz Schuberten 'D894' sonatak. Lekua: Viktoria Eugenia Klub, Donostia. Eguna: Maiatzak 28.

Mila pasadizo, mila kontu, mila sentsazio eta mila burutapenez josita agertu nintzen Jon Urdapilleta (Bidania-Goiatz, Gipuzkoa, 1996) gaztearen piano errezitalera. Entzulearen aldez aurretiko jarrera funtsezkoa da jaso behar dugun mezua guztiz barreneraino sar dadin, denbora-pasa astun batean murgiltzeko arriskutik irteteko. Esan bezala, egun korapilatsu batek errezitaletarako hain aproposa den Viktoria Eugeniako Klub aretoan eseri ninduen. Urdapilletaren nondik norakoak gertutik jarraitu ditut azkeneko urteetan, eta Londresen ikasi duena jasotzeko irrikan nengoen. Appassionata sonataren lehenengo teklatu ukituak jardunaldi ero eta neketsu horretako sentsazio gaiztoak laster batean uxatu zituen. Musikari heldu baten pazientzia eta hoztasunarekin ekin zion sonata basatiari, suziri eta eztanda elektrikoak kontrolpean mantenduz. Partitura luzea da, eta ez daukazu hasieratik dena eman beharrik zure hiriko antzokian eskaini beharreko kontzertu arduratsu batean, urduritasunak baztertzeko erremediorik hoberena sonata ondo tratatzea baita, tekla bakoitzaren barreneraino eta une oroko kontuarekin.

Akorde handi beteetan indartsu aritu zen Urdapilleta —batzuetan gehiegi—, normaltzat har daitekeen tentsio puntuak soinu boteretsuari sorbaldatik hasten utzi gabe. 22 urte ditu gipuzkoarrak, eta, talentuzko hatz fin horiekin, Beethoven ziztu bizian irentsi zuen, horretarako prest dagoela frogatuz. Gazteriak dakarren etengabeko emate horretan lasaitasun apur bat lortzea, denborak eta agertoki orduak emango dizkio, baina emandako lehen arrasto garrantzitsu horiek zeresaneko musikaria dute bere barnean.

Segidako Franz Schuberten Fantasia sonatak musikariaren jakituria biluzik uzten du, eta emanaldiko sorpresarik zoragarriena izan zen, cantabile pasarteetan Urdapilleta zoragarri azaldu baitzen. Patxadaz, soprano inguratzaile bat atera zen bere eskuineko eskutik, Schubert delikatu, barrenkoi eta dotore bat biribildu arte. Hemen ez zituen 22 urte azaldu, oin arrasto egokiekin heldutasunerantz abiatu den musikari peto bat dela egiaztatu baitzuen. Zorionak, Jon!

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid Larrea, beren lan argitaratu berriak eskuetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Karmele Mitxelenaren eta Iñaki Ciden lanak argitaratu dituzte

Itziar Ugarte Irizar

'Haragizko mamuak' du izenburu Mitxelenaren lehen narrazio liburuak, eta 'Behin batean Loiolan' antzerkiaren alorreko Ciden lanak. Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariak irabazi dituzte biek, eta Elkarrek eman ditu lanok argitara.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aurtengo Durangoko Azokak argitu dezakeen argazkia

Itziar Ugarte Irizar

Digitalizazioaren aroak galdera ikur handiak ezarri ditu musikagintzaren sektorean. Nabarmen aldatu da musika banatzeko era, eta Durangoko Azokan ere gero eta begi-bistakoagoa da hori. Eredu bat agortzear sumatu arren, formatu fisikoaren aldeko jarrerari eusten diote gehienek.

Mona Hatoum artistaren <em>Still Life</em> instalazioa, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...