Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Emaztearen rola

Amaia Garcia -

2023ko maiatzak 25

House of Cards bezalako telesail baten bila nabil aspalditik. Politika, nazioarteko gatazkak eta bikote baten harremanen arazoak kontatzen dituen telesail bat nahi nuen, eta horrelako zerbait aurkitu dut The Diplomat (Netflix) telesailean. Hartan, bikote heterosexual bat dugu protagonista, Kate eta Hal Wyler. Biak AEBetako diplomazialariak dira. Gizona enbaxadorea izan da urte askoan, eta, orain, emakumeak lan aukera berri bat du. Hasieran, Afganistango enbaxadara joan behar zuen, baina AEBetako presidentearen azken orduko planen ondorioz, Erresuma Batuko enbaxadore bihurtu da.

Kabulera joan beharrean Londresera joan behar du. Bake misio bat eraman nahi zuen aurrera Kabulen, baina hori alde batera utzi behar du, eta luxuz beteriko gaztelu batean bizitzera joango da. Bidaiaren aldaketa onartzen duen bitartean, Erresuma Batuko armadak eraso bat jasan du eta horren atzean nor dagoen jakin beharko du. Iran edo Errusia izan daitezke erasotzaileak, eta gatazka diplomatikoak saihesteko bide guztiak bilatu behar ditu Katek. Horretarako, Erresuma Batuko politikarien estrategiak ezagutu behar ditu eta haien azpijokoetan sartu behar du.

Katek oztopo asko ditu bere lana egiteko, baina lehen oztopoa senarra da. Halek ezin du geldirik egon eta Erresuma Batuko pertsona garrantzitsuekin bilerak izango ditu emazteari ezer esan gabe. Emaztearen eta senarraren arteko harremana krisi larrian dago. Halek ez du onartzen Katek boterea izatea, eta asko kostatzen zaio bere bigarren mailako rola onartzea. Enbaxadore gizonezkoek beren emazteen laguntza dute bidaiak antolatzeko edota maletak prestatzeko. Katek ez dio hori Hali eskatzen, baina, emaztearen rolean sartzen denean, argi dago beste intentzio bat duela. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak agerian uzten dituzte une oro.

Diplomazian gauzak motel joaten dira eta telesailaren hasieraren erritmoa motela dela dirudi. Pixkanaka erritmoa azkartzen doa, baina ia azken kapitulura arte ez dugu benetako akzioa ikusiko. Tentsio guztia amaierarako utzi dute eta bukaerak galdera asko sortzen ditu. Ez dut House of Cards-en ordezko telesaila aurkitu, baina telesailaren amaieraren ondorioz bigarren denboraldia ikusteko gogoa sortu zait.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.