Bost osasun langiletik batek ez daki euskaraz Uemako eremuan

Udalerri euskaldunetako osasun zerbitzuaren egoera aztertu dute. Larrialdietako mediku gehienek ez daukate hizkuntza eskakizunik
Haur bat, osasun etxe batean. Artxiboko irudia.
Haur bat, osasun etxe batean. Artxiboko irudia. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Karmele Uribesalgo Alzola -

2018ko urriak 26

Osasun zerbitzuetako langileen hizkuntza gaitasunari buruzko ikerketa egiten du bi urtean behin Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Azken azterketaren arabera, udalerri euskaldunetan ari diren osasun arloko 616 langileetatik 133k ez dute hizkuntza eskakizunik; hau da, bostetik batek. Nafarroan, are handiagoa da euskara ziurtagiririk ez duten langileen kopurua: %68 dira. Egoera hori zuzentzeko neurriak hartzeko eskatu du mankomunitateak.

Uemako kide diren 86 udalerrietan egin dute ikerketa. Herri horietan, gutxienez biztanleen %70 dira euskaldunak. Guztira 240.000 biztanle inguru dituzte udalerri horiek. Josu Labaka Uemako lehendakariak azaldu duenez, udalerri euskaldunak izan arren, herritarrek askotan zailtasunak dituzte osasun zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko. Labakak nabarmendu du lehentasuna dela herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzea, eta osasun arloan ere bermatu behar dela hori. «Herritarrak bermerik ez badu nahi duen hizkuntza ofiziala hautatzeko, zerbitzuaren kalitatea beti eskasa izango da».

Osasun langileek zer hizkuntza gaitasun duten, alde handia dago arlo batetik bestera. Harreran eta haur erizainen kasuan, adibidez, hamarretik bederatzik badute eskatutako hizkuntza gaitasuna. Medikuen eta erizainen kasuan, txikiagoa da gaitasuna dutenen portzentajea: hirutik bik dakite euskaraz. Hutsunerik handiena larrialdiko sendagileen artean nabaritu dute udalerri euskaldunetan: erdiek baino gehiagok ez dakite euskaraz.

Eneka Maiz Uemako zuzendaritza batzordeko kideak adierazi du aurrerapausoak izan direla azken urteetan, 2016ko azterketan baino datu hobeak jaso dituztela zentro batzuetan. «Joera orokorra onerakoa bada ere, oraindik lan asko dago egiteko osasun arloan». Hutsune handiak sumatu dituzte inguru batzuetan, hala ere: «bereziki larritzat» jo dute haietako egoera. Izan ere, honako herri hauetan, adibidez, pediatra bakarra dute, eta hura erdalduna: Deban, Aramaion, Zestoan, Getarian, Aizarnazabalen, Usurbilen eta Elgetan. Nafarroan, egoera berean daude Goizuetan, Leitzan eta Areson. «Herri horietako haurrek zerbitzua gazteleraz jasotzea beste aukerarik ez dute».

Unibertsitateari begira

Nafarroako Gobernuak, 2017an, ehun lanpostu berri inguru atera zituen lehiaketa publikora. Uemak salatu du horietatik hamabiri bakarrik ezarri zietela hizkuntza eskakizuna. Areago, ohartarazi du osasun zerbitzuan arazoak izaten direla ordezkapenekin ere, sarritan profesional euskaldunen oporraldietan-eta euskaraz ez dakitenak jartzen baitituzte. «Beste behin eskatzen dugu udalerri euskaldunetarako kontratazio berri guztietan, behintzat, profesional euskaldunak har ditzatela».

Osasun arlo euskalduna izateko, beharrezkotzat ikusten dute hezkuntzari garrantzia ematea: «neurri ausartak» hartu behar direla adierazi dute. Urriaren hasieran, EHUk aldaketa bat iragarri zuen Medikuntza graduan: datorren ikasturtetik aurrera, ikasle euskaldunentzat gorde nahi ditu matrikula tokien %40. Uemako kideen ustez, hori ez da nahikoa: postu gehiago eskatu dituzte, eta oztopoak kentzea. «Euskal ikasle askok gazteleraz egiten dituzte oraindik ikasketak, eta euskarazko adarrean hautatutako hizkuntzan ikasteko arazoak izaten dituzte, besteak beste».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Petronorreko findegia, Muskizen. ©LUIS TEJIFO / EFE

Petronor zigortzeko eskea berretsi diote auzitegiek Madrilgo gobernuari

Irati Urdalleta Lete

Muskizko koke planta behar ziren baimenik gabe eraikitzeagatik zigor espedientea ireki behar du ministerioak; eta, bestela, arrazoiak azaldu

Arindua ez da beti bermatzen

Arantxa Iraola - Oihana Teyseyre Koskarat

Zaintza aringarrietako adituek abisu eman zuten izurriaren hasieran: arta klase horiek ahul heldu ziren ataka gaitz honetara. Behar bezala bermatu gabeko zerbitzuak dira zenbait kasutan. Hainbat motibo daude atzean.
Salvador Illa, atzo, Zendal botika etxeari egindako bisitan. ©SALVADOR SAS / EFE

Hamabost talde txertoa jasotzeko

Edurne Begiristain

Espainiak antolatua du txertaketa hiru fasetan egiteko plana, eta biztanleria hamabost taldetan sailkatuko du. 65 urtetik gorakoak eta patologiaren bat dutenak lehenetsi ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna