Sortuk dei egin du biharko manifestaziora joateko

Berria

2017ko abuztuak 11
Kataluniako prozesuaren alde manifestazioa egingo dute bihar Donostian, EH Bilduk antolatuta, eta parte hartzera deitu du Sortuk, alderdiarentzat oso garrantzitsua delako Kataluniako prozesua babestea, gertuago jartzen duelako Euskal Herria euskal errepublikaren bidean. Gainera, errespetatu egin behar da katalanek erabakitakoa, eskubidea baitute erreferenduma egiteko. «Are gehiago, ziur gaude baiezkoak irabaziz gero 78ko erregimenaren oinarriak ahulduko direla».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna