Orkoienen bi hildako utzi dituen tiroketa ikertzen ari da Foruzaingoa

Lehen zantzuen arabera, gizonezko batek bikotekide ohia tiroz hil du, eta bere buruaz beste egin
Foruzainak Orkoienen, tiroketa izandako etxebizitza zaintzen.
Foruzainak Orkoienen, tiroketa izandako etxebizitza zaintzen. JDI / EFE

Ion Orzaiz -

2018ko urriak 11
Bi hildako izan ziren atzo goizean Orkoienen (Nafarroa) gertatutako tiroketa baten ondorioz. Bi gizonezko. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Foruzaingoa krimenaren nondik norakoak ikertzen ari da. Zehazki, gizonetako batek bestea tiroz hil eta bere buruaz beste egin ote zuen jakin nahi dute ikerlariek.

SOS Nafarroa zerbitzuak 11:36an jaso zuen deia. Orkoiengo Jose Saramago kaleko 9. zenbakian bizi zen hildakoetako bat —54 urteko gizona—, arrebarekin. Hain zuzen, emakumeak topatu zituen hilotzak, etxera itzultzean, eta larrialdi zerbitzuetara hots egin zuen. Haraino joan ziren oinarrizko laguntzako mediku talde bat, Foruzaingoaren patruila bat eta larrialdiko psikologo bat. Hainbat orduz etxea eta inguruak miatu ostean, hilotzak jasotzeko agindua eman zuen auzi medikuak 15:30ean, eta Nafarroako Auzi Medikuntza Institutura eraman zituzten. Orkoienen, berriz, foruzain talde bat gelditu zen, zaintza eta ikerketa lanetan.

Jose Saramago kaleko etxebizitzan bizi zen gizonaren beste arreba batek hedabideei azaldu zienez, bikotekide ohiak ziren hildako bi gizonezkoak. Emakumeak salatu zuen, bestalde, bere nebaren bikotekide ohiak mehatxu egin ziela behin baino gehiagotan.

Iruñeko 2. zenbakiko instrukzio auzitegiko epaileak sekretua ezarri dio sumarioari. Hortaz, Nafarroako Gobernuak eta Foruzaingoak ez dute emanen kasuaren inguruko xehetasunik magistratuak sekretua kendu arte.

Bi tiroketa hilabetean

Atzokoa ez da Nafarroan azkenaldian izandako tiroketa bakarra. Irailaren 18an, Foruzaingoak hiru gizonezko atxilotu zituen Kaseda herrian, beste hiru gizon hiltzea egotzita. Bi familiaren arteko liskar batetik eratorri zen dena; bi aiten eta haien bi semeen arteko eztabaida gaiztotuz joan zen, eta eskopetaz tiro egin zioten batzuek besteei, kalean, Foruzaingoak jakinarazi zuenez. Tiroketan, hiru lagun hil ziren: 50 urteko gizonezko bat, eta haren bi semeak, 29 urtekoa bata, eta adingabea bestea, 17 urtekoa. Hiru atxilotuak, berriz, 53 urteko gizon bat eta haren bi semeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna