Fiskalak ez ditu kontuan hartu Gazteluetako salaketa larrienak
Irakasle ohiarentzat hiru urteko eskaerari eutsi dio, baina esan du egungo Espainiako Zigor Kodearekin hogei hilabete izango liratekeela

2018ko urriak 12
Amaitu da Gaztelueta auziko epaiketa. Azken ondorioak irakurri zituzten atzo. Alejandro Toran fiskalak uste du sexu abusuak izan zirela, baina iruditzen zaio epaiketan ez direla frogatu gazteak salatutako larrienak. Horregatik, hasieran egindako hiru urteko espetxe zigor eskaerari eutsi dio, sexu eraso jarraituaren delitu batengatik. Ez du larrigarririk gehitu; ez nagusitasuna, ez konfiantza. Uste du sexu abusu delituaren parte direla beti. Hala ere, ohartarazi du zigor hori erasoak gertatu zirenean indarrean zegoen Espainiako Zigor Kodeak jasotakoa dela; egungoak hogei hilabetekoa ezartzen du. Halakoetan, normalean, epaileek akusatuarentzat «onuragarriena» den zigorra jartzen dute, «gizarteratzea errazteko». Auzitegiak hogei hilabeteko zigorra ipiniko balio, akusatua ez lukete kartzelatuko.
Gazteak lehen deklarazioetan ez zituen eraso larrienak salatu, eta horri eutsi dio fiskalak. Biktimak berak azaldu zuen zergatia, urriaren 4an deklaratu zuenean: «Hasieran ez nuen indarrik. Blokeatuta sentitzen nintzen. Beldurragatik eta lotsagatik ez nituen erasoak kontatu». 2008tik 2011ra bitartean gertatu ziren, salaketaren arabera. Garai hartan, DBHko 1. eta 2. mailetan egon zen gaztea. Akusatua tutorea zuen, eta bulegoan egiten zituzten tutoretza saioetan abusurik egin zion epaitu dute egunotan. Epaiketako lehen eguneko saioan bertan gazteak kontatu zuenez, akusatuak masturbatzera behartu zuen bulegora deitu zuen egunetako batean. Adierazi zuen beste behin «boligrafoa izan zitekeen zerbait» uzkitik sartu ziola.
Fiskalaren arabera, Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak ezarrita dauka sinesgarritasuna ebazteko prozedura: «Deklarazioak sinesgarria izan behar du, ez du eduki behar mendekua hartzeko asmorik, eta denboran eutsi behar dio kontakizun bertsuari, ezer aldatu gabe. Sexu eraso larrienek ez dituzte hiru baldintza horiek betetzen». Iruditzen zaio azken baldintza hori ez dutela betetzen, azken deklarazioetara arte ez dituelako aipatu.
Toranen esanetan, gazteak prozesua hasi zenetik kontatu dituen erasoak hauek dira: «Beti kontatu du laztanak egiten zizkiola, biluzik zeuden andreen argazkiak erakusten zizkiola ordenagailuan, eta ukituak egiten zizkiola izterretan, bularrean, lepoan eta ipurdian». Beraz, soilik horiek jo ditu sinesgarritzat, eta horien arabera egin du eskaera. Fiskalak uste du akusatuak «helburu lizunak lortzeko plan bat» asmatu zuela.
Biktimaren denborak
Leticia de la Hoz izan da familiaren abokatua, hau da, akusazio partikularra. Epaiketa hasi aurretik egindako eskaerari eutsi dio: hamar urteko espetxe zigorra, eta, larrigarriak onartuz gero, hamalaukoa. Gazteak esandakoa errepikatu du: ahal izan zuenean kontatu zuela gertatu zitzaiona. Kontakizuna «erabat sinesgarria» dela esan du. «Ezin dugu espero biktima batek gertatu zaiona guk nahi bezala eta guk nahi dugunean kontatzea. Oxala lehenago egin ahal izan balu!».
Defentsaren abokatuak absoluzioa eskatu du, iruditzen zaiolako «zalantza sortzen duten elementu asko» daudela. «Me Too mugimendua tertulia baterako ondo egon daiteke, baina ez auzitegi baterako. Zorrotzak izan behar dugu». Eduardo Ruiz de Erentxunek esan du gaztearen sufrimendua sinesten duela, baina zalantza egin du hark kontatutakoa egiaz gertatu zen edo «eskolan sufritutako jazarpenak eragindako traumaren ondorioz sortu duen bere buruan».