Ontzat jo dute aitatasun baimen berrien dekretua tramitatzea

Erredakzioa -

2019ko martxoak 15
Harrabots handia eragin du Espainiako Gobernuak legealdia amaitzear aitatasun baimenak luzatzeko asmoz onetsi duen dekretuak, eta Ciudadanos alderdia horren tramitatzea eragozten saiatu da; dekretu hori onesteko aukeratutako modua Konstituzioaren aurka egitea dakarrela argudiatu du. Kongresuko zerbitzu juridikoek, ordea, dekretua tramitatzeko eragozpenik ez dela ebatzi dute txosten batean. Bere bidea egingo du, beraz: Diputazio Iraunkorrean. Izan ere, Espainiako Kongresurako hauteskundeak gainean dira, parlamentua deseginda dago, eta halakoetan erakunde horrek hartzen du tramitatzeen ardura. Dekretu berriaren asmoa da aitatasun baimenak zortzi astera luzatzea. Ciudadanosi kritikak egin dizkiote egunotan hainbat sektoretatik, tramitatzea eragozteko ahaleginekin baimenen luzatzearen aurka dagoela iritzita. Ignacio Prendes parlamentariak, ordea, prozedurari buruzko zalantzak zituztela esan du, eta horiek «argituta» aurrera egin ahal izango dela orain. PSOEk eta Podemosek eutsi egin diete kritikei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna