HILBERRIA. Mikel Unzalu

PSE-EEren bat egitearen arduraduna

JAIZKI FONTANEDA/ FOKU.
joxerra senar
Iruñea
2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Mikel Unzaluren heriotzaren berri eman zuen atzo Twitterren. Mikel Unzalu Euskadiko Ezkerrako buruzagi izan zen urtetan, eta, Mendiak sare sozialetan zabaldutako mezuan nabarmendu zuenez, PSE eta EEren bat egitearen bultzatzaileetako bat izan zen.«Gaur ezkerra umezurtz dago. Zure falta sumatuko dugu»; horiek izan dira Mendiaren agur hitzak.

Dolumin mezu gehiago zabaldu ziren atzo sozialisten artean, sare sozialetan, heriotzaren berri izan eta berehala. Adibidez, Arabako PSE-EEk azpimarratu zuen Unzalu eredu izan zela borroka sozialen aldeko lanean. «Beti eramango zaitugu bihotzean». Horri loturik, Denis Itsaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak adierazi zuen Mikel Unzaluren ibilbidea eredugarria izan zela eta alderdikide «sentikor, adimentsu eta ausarta» izan zela.

1956an sortu zen, Gasteizen. Haren bizitza politikari estu lotua izan da urte luzez. Euskadiko Ezkerra alderdiko buruzagitzan izan zen 1984tik 1991ra. Halaber, 1987tik 1991ra bitartean, Gasteizko hautetsi izan zen, eta, 1991ko legealdian, Arabako batzarkide. Hain zuzen ere, garai hartan bat egin zuten PSEk eta EEk, eta, ondorengo urteetan, Mikel Unzalu alderdi barrura begira egon zen lanean.

Ibilbide politikoko azken urteetan izan ditu kargu publiko nabarmenenak; lehenik, legebiltzarkide gisa eta azken legealdian Jaurlaritzan, koalizio gobernuan. 2009tik 2016ra arteko bi legealdietan, legebiltzarkide sozialista izan zen, eta 2012ko legealdian mahaiko lehen idazkari izendatu zuten. Hurrengo legealdian, Maria Jesus San Jose sailburu zelarik, Justizia sailburuorde izan zen. Legealdi honetan, Turismo Saileko aholkulari gisa ari zen lanean, baina, azken hilabeteetan, lana utzi egin behar izan zuen, gaixotasun baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.