Bide judizialeko lehen saioa gaur, Eskozian

2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Hiru auzitegik erabakiko dute aste honetan Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren parlamentua ixteko erabakia legezkoa den edo hori blokeatuko ote duten. 75 diputatuk eskatuta, Eskoziako Auzitegi Zibil Nagusia izango da auzia aztertzen lehena, gaurko finkaturiko saioan, Edinburgon.

Bigarren saioa etzi izango da, Ingalaterrako eta Galesko Auzitegi Nagusian. Parlamentuaren itxiera blokeatzeko eskaria egin dutenen artean daude, besteak beste, Alderdi Laborista, Liberal-demokratak, John Major Erresuma Batuko lehen ministro ohia —torya— eta Gina Miller enpresaria.

Hirugarren eta azken saioa datorren ostiralerako finkatu dute Belfasten, Ipar Irlandako Auzitegi Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.