Albistea entzun

Aernnovako 82 kaleratzeak legezkotzat jo ditu epaitegiak

Ez ditu onartu sindikatuek eginiko salaketak. Aldi baterako erregulazio espedientearen oinarrian arrazoi «estrukturalak» daudela iritzi dio

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko apirilak 30

Aernnova Aeroestructuras Alavak abian jarritako aldi baterako erregulazio espedientea legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Epaitegiak ez ditu onartu langile batzordea osatzen duten sindikatuek neurriaren aurka eginiko salaketak, eta, ondorioz, 82 kaleratuak ez dira itzuliko beren lanpostuetara. Epaitegietara iritsi den euskal aeronautika enpresen lehen erregulazio espediente handia izan da, eta pandemiako bigarrena GTS eta Matriceria Deustoren itxierakoaren ondoren. Ikusi beharko da hurrengoen ebazpenetan eraginik duen.

Gizarte arloko salako hiru epaileen iritziz, Aernnovak Berantevillan (Araba) duen plantako espedientea «legezkoa» da, eta ez da ageri sindikatuek salaturiko arau hausterik. Aho batez hartu dute erabakia. Iritzi diote erregulazioaren prozesuko pauso guztiak zuzen eman direla, ez dela fede txarrik egon negoziazioan, eta kaleraturikoen aukeraketa arrazoi objektiboen araberakoa izan dela.

Erregulazioa «arrazoi produktibo estrukturalengatik» dela ebatzi dute, halaber; alegia, ez dela COVID-19aren krisiak eragindakoa, eta enpresaren arazoak 2014an hasi zirela. Ñabardura hori oso garrantzitsua da, Espainiako Gobernuak debekatu egin baitzuen pandemiaren eraginarengatik langileak kaleratzea. Sindikatuek erregulazioa bertan behera uztea eskatu zuten, eta hor oinarritzen ziren haien itxaropenetako asko. Atzokoa ez da albiste ona auzitegien bidean murgilduta dauden hegazkingintzako beste enpresetako langile batzordeentzat, oinarrian dagoen auzietako bat baita sektoreko krisia behin-behinekoa den ala ez.

Epaileek onartu dute erregulazioak «zoritxarreko lan sakrifizioa» eragingo duela, baina, beste urraketarik ezean, ezin dutela kontrol neurri gehiago aplikatu. Aldi berean, ukatu egin dute Aernnova «talde patologiko bat» dela. Beraz, ezin da multzo osora jo Berantevillako plantan harturiko neurrien kaltea banatzeko.

Helegitea jarriko dute

Kaleratzeen epaibidea, baina, ez da amaitu. Salatzaileek helegitea jartzeko eskubidea dute, eta ELA sindikatuak dagoeneko jakinarazi du pauso hori emango duela, haren ustez erregulazioa bertan behera uzteko argudioak hor daudelako oraindik. Hura da langile batzordean delegatu gehien duen sindikatua, eta presidentea ere ELAkoa da. Hurrengo instantzia Espainiako Auzitegi Gorena da. Halako kasuetan, sei hilabete inguruko epea igaro ohi da hurrengo epaiketa hasi arte.

Sindikatuaren ustez, epaitegiak bere egin ditu enpresaren argudioak, eta ez du kontuan hartu 2019an, pandemia aurreko azken urtean, Aernnova taldeak 38 milioi euroko irabaziak izan zituela. «Onartezintzat» jo du horrelako enpresa batek, «patrikak diru publikoz bete dituena», epaitegiengandik kontrol zorrotzik jaso ez izana lantaldean doikuntzak egiteko garaian, eta, aldiz, kaleratzeak abian jarri dituenean, epaileek legediaren interpretazio malgua egin izana.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Glovoko langile batzuk, Zaragozako (Espainia) epaiketa batean. Han ere auzitara jo dute plataformaren aurka. ©TONI GALAN / EFE

Glovoko banatzaileek soldatapeko behar dutela dio justiziak, Bilbon

Xabier Martin

'Rider'-ak autonomo faltsu gisa ari dira, eta enpresak soldatapeko egin behar dituela ebatzi du Bilboko epaitegi batek. Glovok helegitea jar dezake, baina Gorenak ezarria du jurisprudentzia
Zabor edukiontziak, Gipuzkoako herri batean ©Luis Jauregialtzo (Foku)

Gipuzkoako kale garbiketaren lan hitzarmena sinatu dute

Jokin Sagarzazu

KPItik gorako soldata igoerak eta txanda kontratuak adostu dituzte, besteak beste. Sektore bereko beste itun batzuk berritzeko bidea zabal dezake.

Arrantzontzi bat. ©Gorka Rubio / FOKU

Arrantzale frantsesek Jerseyko portu nagusia blokeatu dute zenbait orduz

Irune Lasa

Haserre daude uharte anglo-normandiarrak 'brexit'-aren ostean ezarritako baldintzekin. Erresuma Batuak bi gerraontzi bidali ditu

ITP Castingetik kaleratu nahi zituzten langileek atzo erre egin zituzten enpresak urtarrilean bidali zizkien kaleratze gutunak. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna