Albistea entzun

Euskal Herria Kopa prest dago

Alaves-Eibar eta Reala-Athletic izango dira finalerdietan. Finala irailaren 4an jokatu da
Berazubin aurkeztu zen atzo Euskal Herria Kopako.
Berazubin aurkeztu zen atzo Euskal Herria Kopako. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko abuztuak 10

Euskal Herria Kopa hemen da. Maila goreneko taldeen egutegi estua tarteko, bi kategoriatan jokatuko da. Ikusmin handiena A kategoriak sortu du. Bertan, Reala, Athletic, Alaves eta Eibar lehiatuko dira. Atzo zozkatu ziren finalerdiak, eta hauek izango dira: Alaves-Eibar eta Reala-Athletic. Abuztuaren 28an jokatuko dira; finala, berriz, irailaren 4an.

A kategorian lekua ziurtatua zuten Lehen Mailan ari diren hiru taldeek: Realak, Athleticek eta Alavesek. Laugarren tokia Eibarrentzat edo Osasunarentzat zen. Bigarren Mailako bi taldeen artean zozketa egin zen, eta Eibarrek irabazi zuen.

Hain zuzen ere, Eibarren eta Alavesen arteko finalerdia, aipatu bezala, abuztuaren 28an jokatuko da, Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian (Gipuzkoa), 12:00etan. Tolosako Berazubin (Gipuzkoa) neurtuko dituzte indarrak, aldiz, Realak eta Athleticek, 16:00etan (ETB). Finalari dagokionez, Reala sailkatuz gero, Azkoitian (Gipuzkoa) jokatuko da; Athleticek eginez gero, berriz, Sondikan (Bizkaia). Finala ere ETBk emango du, zuzenean.

Natalia Arroyoren, Iraia Iturregiren eta Mikel Cresporen taldeentzat denboraldiaurreko azken probetako bat izango dira Euskal Herria Kopako neurketak. Izan ere, irailak 10-11ko asteburuan hasiko da liga.

Aurten ere B kategoria bat izango du Euskal Herria Kopak. Sei talde egongo dira, bi multzotan banatuta. Oiartzunek San Inaziok, Mulierrek eta Gasteizko Aurrerak osatuko dute lehenbizikoa; eta, Bizkerrek, Tolosak eta Angeluko Isatsakek bigarrena. Multzo bakoitzeko hiru taldeek elkarren aurka jokatuko dute. Behin hori eginda, multzo bakoitzeko lehen sailkatuen artean jokatuko da finala, irailaren 3an, Berriozarren (Nafarroa).

Etorkizuneko aldiei begira, txapelketa antolatzen duen EH Kirolako ordezkariek ondorengo helburua jarri dute.«Gure nahia Euskal Herria Kopa lehiaketa bakar batean jokatzea da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean. Behetik gorako formatuan izango litzateke, onenek finalera iristeko aukera izanda. Aurten ezin izan dugu horrela antolatu, egutegi estua dela eta. Baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen, berezko egiturara bueltatzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Soilik izozmendiaren punta ikusten da garaipenarekin»

Beñat Mujika Telleria

Lehenengoz hartu zuen parte Helene Alberdik nazioarteko triatloi batean, joan den asteburuan. Europako Txapelketa Bilbon jokatu zen, eta urrea kolkoratu zuen.
Juan Cruz Osasunako atzelaria eta Alexander Sorloth Realeko aurrelaria, lehian, aurreko denboraldian Anoetan jokatutako partidan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Komeni indarberritu izana

Iñigo Lasa Fresneda

Realak eta Osasunak gaur ekingo diete norgehiagokaz betetako bost aste gogorri. Talde txuri-urdinak Gironan jokatuko du, eta gorritxoak Real Madrili egingo dio bisita

Masterseko finalerdiak jokatu zituzten herenegun gauean Nafarroa Arenan. 1.500 ikusle izan ziren harmailetan. Gehiago izango dira gaur finalean. ©JESUS DIGES / EFE

Udari txapela jarri nahi diote

Julen Etxeberria

Ezkurdia-Mariezkurrena eta Altuna-Imaz ariko dira gaur Masterseko finalean, Nafarroa Arenan

Alavesek ezin du burua altxatu, eta 0-4 galdu du Vila-realen kontra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...