Gabonak

2021eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Badirudi Gabonak pertsona ase baten eta autokonplazentziazko ikuspegitik bizitzea soberan dagoela. Gabonak, Caritasen ikuspegitik, sakon eta serio bizitzeko dira. Gure erakundeak behatoki bakarra du, mundu gogor batean barneratzen gaituena, gure gizarteen bidegabekeriaren eta gizatasunik ezaren isla. Baina sozialki eskuzabala den jende askoren elkartasuna eta gizatiartzeko ahalegina ere erakusten dizkigu.

Caritas Gipuzkoa gure gizartearen ispilu ona da. Mundu mingarri bateko egoerei laguntzen diegu: espetxeratuak, pobreak, ahulak, gaixotasun mentalen bat dutenak... Mundu zilegiagoa eta duinagoa eraikitzen ahalegintzen diren erakunde publiko eta erakunde erlijioso eta laikoekin batera egiten dugu hori.

Ildo horretan, Gabonak zentzu sakonean bizitzeko bide bat proposatzen dugu. Lehenik eta behin, geurearen eta besteen arteko mugak hautsi behar dira, hemengoen eta hangoen arteko lubakiak hautsi: gizaki ororen duintasun komuna eta hura bizitzearen ondoriozko anaitasuna defendatzea. Gizadiaren erronka handi eta larriak konpontzen lagundu nahi dugu: pobrezia, desberdinkeria, axolagabekeria, sortzen ditugun berekoikeriak, erlijio eta kultura arloko desadostasunak...

Era berean, hainbeste pertsona baztertzen dituen gizarte honen biktima direnak eta sufritzen ari direnak babestu eta adoretu nahi ditugu. Gure ahalegina pertsonak defendatzea eta onartzea da, gizarte babesle, inklusibo, berdintasunezko eta anaitasunezko bat eraikitzeko. Eta, aldi berean, gizarte anker honen bizimodu alternatiboak proposatzen ditugu. Lan hori etengabe egiten badugu, ziur herri berria izatera eramango gaituela.

Baina horrek prezio bat dakar, zalantzan jartzen baitu gizarte kontsumistak ezarritako bizimodua. Gizakiaren eta munduaren denbora zein baliabideak mugatuak direla ulertzearen prezioa. Horregatik zaindu behar ditugu. Gure bizitzaren jasangarritasunak naturarekin senidetzea eskatzen duela ulertzearen prezioa.

Gaua eta eguna, jaiegunak eta lanegunak daudela eta bizitzeko lan egiten dugula ulertzearen prezioa da. Ez gara lan egiteko bizi, eta bizitza soil eta latz baten aldeko apustua egiten dugu. Mundua pertsona guztiena dela ulertzearen prezioa. Eta ondorioz, erantzunek globalak izan behar dute, galderak ere globalak direlako.

Gizarteak baztertzen dituen pertsonak defendatu eta gizarteratzeko eta, aldi berean, bizimodu alternatiboak proposatzeko lan bikoitz horretatik dator hirugarren erronka, eta garrantzitsuena. Benetako kontzientzia humanitarioa eta errukiorra berreskuratzen laguntzea aurkitzen dugun giza eta gizarte ezbeharraren aurrean.

Horrela bakarrik jabetuko da mundua gaurko arazo erabakigarriaz: giza oinazea desagerraraztea. Eta bizitza berri baten zeregin hau mundu berri baten aldeko lana da, elkarlana eskatzen duena.

Horrexegatik, Gabonak proposatzera ausartzen gara, kristau-printzipio nagusiaren praktika gisa, zeinak baieztatzen baitu denetan garrantzitsuena karitatea eta maitasun eskuzabala dela. Horrela jokatuz eta adieraziz bakarrik onartuko dugu benetan jaietan jasotzen dugun bizi printzipioa: karitatea egia ororen kondizioa da.

Horrek abstrakzioan geratzea saihestuko du, eta etengabe pertsonen alderdi zehatz eta errealari erreferentzia egingo diogu, haiek babesteko eta gizarte-bizikidetza bidezkoago eta solidarioagoan sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.