Espainiako Vuelta

Dan Martinek irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa

Irlandarrak aurrea hartu die Roglici eta Carapazi esprintean, Laguna Negra mendateko helmugan. Esloveniarra dago lider orain ere

Dan Martinek irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa.
Julen Etxeberria.
2020ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Garaipenaren usainean zebilen Dan Martin irlandarra (Israel) Espainiako Vuelta hasi zenetik: hirugarren sailkatu zen lehen bi etapetan. Azken kolpea ematea falta zitzaion. Eta atzo eman zuen, hirugarren saioa irabazita. Hura izan zen indartsuena Laguna Negra lehen mailako mendatean. Esprintean hartu zien aurrea Primoz Roglici (Jumbo) eta Richard Carapazi (Ineos). Hiru ziklista horiek dirudite hautagai nagusiak.

Segundo gutxiren buruan ailegatu ziren Vueltako beste oilar gehienak. Guztiak, Alejandro Valverde (Movistar) eta Esteban Chaves (Mitchelton) izan ezik: espainiarra ezinean aritu zen amaieran, eta 55 segundo galdu zituen; kolonbiarrak, berriz, arazo mekanikoak izan zituen, eta 1.06 galdu zuen. Haren aurretik iritsi zen Mikel Nieve taldekidea, 58 segundora. Bera izan zen onena euskal txirrindularien artean, 22. postuan.

Sailkapen nagusian ere etapako lehen hiru sailkatuak daude aurreneko hiru postuetan: Roglic da lehena; Martin bigarrena, bost segundora; eta Carapaz hirugarrena, hamahiru segundora.

Bestalde, Frantziako osasun egoera dela eta, aldatu egin dute etziko etapa, eta ez dira herrialde horretara pasatuko. Formigalen amaituko da Tourmaleten ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.