Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Mendi ibilbidea

Belateko mendietan

Mendi biribil eta biluzi hauek Ultzama, Malerreka eta Baztan haranen ikuspegi paregabea eskaintzen dute.
Irudian, mendizale bat Garmendiatik Baztan aldera so.
Irudian, mendizale bat Garmendiatik Baztan aldera so. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrrizabalaga -

2021eko azaroak 23

Duela urte batzuk arte, Belateko mendatea gainditzen zuen errepide zaharretik gertu, mendebalderantz, izen bereko mendilerroan hiru mendi nabarmentzen ziren: Putzuetako gaina, Txaruta eta Garmendia. Ibilaldi honek hirurak lotzen ditu oso luzea eta zaila ez den pasealeku batean. Pagadiak nonahi, mendi biribil eta biluzi hauek Ultzama, Malerreka eta Baztan haranen ikuspegi paregabea eskaintzen dute.

Belateko errepide zaharraren ondoan dagoen Karabineroen etxea edo Venta Quemadan emango diogu hasiera ibilaldiari. Metro batzuk lehenago dagoen gurdibide batetik jaisten hasiko gara, eta egoera txarrean dauden eraikin zahar batzuen ondora iritsiko gara. Bidea bitan banatzen da, eta guk eskuinekoa aukeratuko dugu. Pagadian sartzen den pistatik gora egiten hasiko gara, eta, bertatik, Berriozokoa izenez ezaguna den muinoan dauden hainbat antena eta etxolen ondora igoko gara. Ikuspegia zabala eta ederra da. Ekialdean Gartzaga eta Okolin mendi-mazelak ikusiko ditugu; mendebaldean, berriz, Txarutaren tontorra agertuko zaigu.

Ibarbidera jaisten hasiko gara beste pista zabal batekin topo egin arte. Bentaxar inguruan gaude. GR-12aren bide seinaleak ikusiko ditugu, eta pagadia zeharkatzen duen lurrezko pista zabaletik erraz egingo dugu aurrera. Aldapa txiki bat igo, eta berehala ohartuko gara Putzuetako gainetik gertu gaudela. Pista zabala utzita, tontor biribilera zuzen igoko gara. Bertan ez dugu buzoi edo bestelako markarik ikusiko. Ikuspegia orain arte deskribatutakoaren antzekoa da. Segidan, Txaruta aldera jaisten hasiko gara, aurrez utzi dugun pistarekin bat eginez. Hori gurutzatu, eskuin aldean borda bat utzi, eta, pago artetik igaro eta gero, putzu txiki batera aterako gara. Aurrez aurre dugun malda piko eta biziari aurre egin, eta azkar igoko gara tontorrera. Postontzia eta erpin geodesikoa topatuko ditugu, besteak beste. Buzoiak baserri itxura du, tapa batekin: Jaizkibel, 1968ko ekainaren 23a.

Iparraldean Garmendia mendiaren tontorra agertuko zaigu, eta, bertara joateko, berriro maldan behera jarriko gara pista zabalarekin bat egin arte. Hori gurutzatu, eta gertu ikusiko ditugun bi bordatarantz joko dugu. Bi eraikinen artetik igarota, Garmendiaren tontorrera igotzeko aldapa gogorrari aurre egingo diogu.

Hasieran zuhaitz gutxi batzuk aurkituko ditugu. Baina, berehala, horiek desagertu egingo dira, eta maldari aurre egiteko leku erosoena bilatuko dugu. Baserri itxurako buzoia, nahiko hondatua, harrizko mugarri baten ondoan topatuko dugu. Iparraldean, gure oinetan, Doneztebe, Donamaria, Aurtitz eta abar ditugu, eta, haranaren beste aldean, Mendaur, Ekaitza eta abarren gailurrak. Baztan harana ere oso-osorik ikusteko aukera izango dugu. Tontorra, aurrekoak bezala, belartsua da, Txaruta baino biribilagoa.

Igotako bidetik, berriro borden ondora jaitsiko gara. Pista zabala hartu, eta ezkerraldetik aurrera egingo dugu, abiapuntura itzultzeko iparraldeko hegaletik jaisten hasiz. Pagadiak ezker eta eskuin, luzaroan jarraituko dugu lehen zatia oso laua den bide erosotik. Azken zatian, berriz, gorabeheratsuagoa den bidetik langa bat igaro, eta hedagailuraino igotzeko erabili dugun pistarekin bat egingo dugu, eta Venta Quemadara itzuli.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Kiko Huesca / Efe

Gehiago merezi izan du

Mikel O. Iribar

Athletic Real Madrilen areara heldu den bakoitzean txiki geratu da Courtoisen aurrean. Benzemak sartu du partidako gol bakarra.

Panpi Ladutxe, 2005ean. / ©Andoni Canellada, Foku

Panpi Ladutxe hil da

Paulo Ostolaza-Julen Etxeberria

Ezkerparetako txapelketa nagusi bat irabazi zuen Ipar Euskal Herriko lehen pilotaria izan zen lapurtarra: 1987ko eta 1989ko binakako txapeldun izan zen Joxean Tolosarekin. Entrenatzailea eta kantaria ere bazen, besteak beste. 66 urterekin hil da.

Amorebietak eta Realak, aurrera; Tudelano eta San Juan, Kopatik at

Mikel O. Iribar

Amorebietak 0-1 irabazi dio Europari, eta Realak 0-4 Pulidori. Tudelanok Bergantiñosen kontra 2-0 galdu du, eta San Juanek 1-2 Reyesen aurka.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

«Jokoen osteko munduko txapelketetan ezusteak egon ohi dira»

Ainara Arratibel Gascon

Gaur hasiko da Eskubaloiko Munduko Txapelketa. Imanol Alvarez lehen aldiz arituko da Espainiako selekzioko entrenatzaile laguntzaile. Maitane Etxeberria eta Ainhoa Etxeberria jokalariak ere lehian izango dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.