Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Belkoaingo lubakiak

Armamentu eskasa izan arren, milizianoek kolpistei aurka egitea lortu zuten, eraikitako defentsa sistemei esker.
Historia mardula du Belkoaingo lubakiak.
Historia mardula du Belkoaingo lubakiak. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2022ko urtarrilak 18

Espainiako 1936ko Gerran, defentsa lerro bat antolatu zen Asteasu, Aduna eta Zizurkil herrien inguruan: Saseta defentsa sistema deitzen zitzaion. Ibilaldi honetan, Belkoaingo tontorrera igoko gara Andoain eta Aduna (Gipuzkoa) herrien gainean dago, eta, bide batez, defentsa lerro horren aztarnak ikusteko parada izango dugu.

Hainbat herritatik abia gaitezke, baina guk Aduna herri txikia aukeratu dugu. Herrigunean dagoen eliza dotorearen ondotik abiatu, eta asfaltatutako errepidean barrena maldan gora egingo dugu, herriaren goiko aldean dauden sagardotegien artetik igaroz. Orain arteko errepidea pista zabala bihurtu, eta PR-Gi 119aren bide seinaleek erakutsiko digute egin beharreko bidea.

Errepidea pista bihurtuko da, eta Belkoainera ondo goazela erakusten digu kartel batek. Bidegurutzean, ur biltegitik gertu, Basopetara zuzentzen den bidea aukeratuko dugu, Elordikoa itzulerarako utziz. Haritz eta pinuen artean erraz helduko gara Basopetako lepora, eta bertan atsedengune bat ikusiko dugu. Bide nagusia utziko dugu; eskuinetik ateratzen den bidetik igotzen jarraitu, eta Mareagako lepora iritsiko gara. PR-aren markak utzi, eta, metro batzuk aurrerago, Belkoainera igotzeko bide nagusia hartuko dugu. Gurutze handiaren ondora heldu aitzin, 1936ko Gerrako lubakien arrastoak ikusiko ditugu.

Mendi honetan zenbait borroka gertatu ziren, eta, horiei esker, euskal miliziek soldadu frankistak atzera botatzea lortu zuten. Armamentu eskasa izan arren, milizianoek kolpistei aurka egitea lortu zuten hurrengo egunetan, eraikitako defentsa sistemei esker. 1936ko abuztuaren 28an, behin betiko posizioa galdu zuten, eta Buruntzaldean gauza bera gertatu zen hurrengo egunetan. Aranzadik eta Aritza Kultur Elkarteak, Adunako Udalaren laguntzarekin auzolanean, agerian utzi zituzten erresistentzia errepublikanoen harresi eta lubaki batzuk. Candido Saseta militar profesionalaren lehen misioa izan zen Asteasu, Aduna eta Zizurkil herrien arteko defentsa lerroa antolatzea, gerora Saseta defentsa sistema deitu zitzaiona. Gaur egun, defentsa sistema hartatik lubaki ugariren aztarnak geratzen dira mendietan, hala nola Belkoain mendikoak.

Historiaren pasarte horiek gogoratu eta gero, gertu, muino batean dagoen gurutze handiaren ondora igoko gara. Horren ondoan egurrezko argibide taula bat ikusiko dugu, Belkoain erresistentzia gunea izenekoa. Buzoia eduki arren, hori ez da mendiaren punturik gorenena. Horra heltzeko, bidezidorrari jarraituko diogu, eta, metro batzuk beherago dagoen trikuharria atzean utzita, erraz helduko gara Belkoaingo tontorrera. Erpin geodesikoa eta harri multzo bat.

Itzulera etorritako bide beretik egingo dugu lehen zatian. Gurutzera itzuli, eta, aldapan behera, Mareagako lepora jaitsiko gara. Hor, berriro PR-Gi 119aren bide-seinaleak ikusiko ditugu. Egurrezko hesolan, Adunara Elorditik itzultzeko bide zabala erakutsiko digu. Pista zabal eta eroso hori mendiaren magalean barreiatuta dauden pinu eta Ameriketako haritzen basoetan murgiltzen da. Bi kilometro eta erdiko ibilaldia egin eta gero, asfaltatutako errepidera itzuliko gara berriro, eta, bertatik, abiapuntura itzuliko gara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©AMAIA LARRUZEA MOTXOBE

«Oraindik, behintzat, ez dut erretiratzeko asmorik»

Unai Ugartemendia

Mendi lasterketetako korrikalaririk maiteenetakoa eta beteranoenetakoa da Euskal Herrian Sarrionandia. Parte hartzen duen proba guztietan oraindik ere espero bezala aritzen da: ondo. Azkenaldian omenaldiz omenaldi dabil. «Eskertuta» hartu ditu.
Asier Nieto, jaurtitzeko prest, joan den ostiralean, Atletico Valladoliden aurkako partidan. ©ARRATE MORALES

Bidasoak Kolstaden aurka jokatuko du gaur

Julen Etxeberria

Bidasoak Kolstad Norvegiako taldearen aurka jokatuko du gaur, Artalekun, Europako Ligako bigarren kanporaketako joanekoan

Helene Alberdi triatoilaria, Distantzia Erdiko Europako Txapelketan, Bilbon. ©@helene_alberdi

«Ikurrina hartu izan banu, ez nintzateke Europako txapelduna izango»

Julen Otaegi Leonet

Helene Alberdi triatloilaria nagusitu zen larunbatean Distantzia Erdiko Europako Txapelketan. Korrika ari zela, ikusle batek ikurrina eskura eman zion; ezin izan zuen hartu.

 

 

 ©MIGUEL ANGEL POLO / EFE

Joan Peñarroya: Energia eta oldarkortasuna

Beñat Mujika Telleria

Joan Peñarroya da Baskonia eraberrituaren gidaria. Azken urteetan emaitza bikainak eskuratuta, lehenengoz arituko da Euroligako talde batean. Ostiralean egingo du debuta ligan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...