Errusiako Munduko Kopa

Uruguaik Saudi Arabia gainditu nahi du, urrats ia erabakigarria egiteko

Julen Etxeberria -

2018ko ekainak 20
Partida bakarra jokatu dute Uruguaik eta Saudi Arabiak, nahikoa baten eta bestearen egoera oso bestelakoa izan dadin. Lortu zituzten emaitzak dira horren arrazoia. Izan ere, uruguaitarrek irabazi egin zioten lehen partidan Egiptori, Gimenezek azken unean sartutako golari esker. Saudi Arabiari, aldiz, astindu galanta eman zion Errusiak (5-0).

Irabazi arren, egun mugituak izan dira Uruguain. Kritika gogorrak egin dizkiote Luis Suarezi. Aurrelariak oso partida eskasa jokatu zuen. Lauzpabost aukera garbi izan zituen, eta bakar batean ez zuen asmatu. Gaur du aukera amorru pilatua baretzeko. Irabaziz gero, Uruguaik urrats ia erabakigarria egingo luke final-zortzirenetarako sailkatzeko.

Saudi Arabiaren egonaldian, ordea, ez da giro. Federazioko buruek Juan Antonio Pizzi hautatzailea jo dute etxeko taldeak emandako astinduaren erruduntzat. Hain daude haserre, ezen ez baitago garbi berriro galduz gero Pizzik ez ote duen maleta egingo Munduko Kopa amaitu baino lehen. Ez zen lehen aldia izango. 1998an, Frantziako ekitaldian, bigarren partida galdu berritan kaleratu zuten Carlos Alberto Parreira.

URUGUAI-SAUDI ARABIA

Uruguai. Muslera; Varela, Godin, Gimenez, Vecino; Carlos Sanchez,

Bentancur, Vecino, Rodriguez; Cavani eta Luis Suarez.

Saudi Arabia. Al-Mamuaiuf; Al Xahrani, Hawsawi, Othman,

Alburaik; Al-Sehri, Otaif, Al-Faraj, Al-Jassim, Al Dawsari; eta Al

Sahlaw.

Epailea. Clement Turpin (Frantzia).

Lekua. Rostov-On-Dongo Rostov Arena (43.700 ikusle).

Ordua. 17:00etan (Cuatro).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna