EKOGRAFIAK

Aferaren muina

Jokin Labaien -

2018ko uztailak 5
Eman dezagun, goizean kafea hartzen ari zarela, gaur gauean eskainiko duten filma gomendatu dizutela. Irrika piztu zaizula eta ikustea erabaki duzula. Afaldu ondoren, begiratu egin duzu zein ordutan hasiko den. Muturra okertzeraino hasiera orduagatik baino, amaitzerako iratzargailuaren soinuaren mamua bertan izango duzulako. Halaxe gertatu zitzaidan astearte gauean. The program filma 23:00etan ematekoak ziren. Aurretik, ohi bezala, 21:00etan hasita, Teleberri 2; 22:10ean, Eguraldia; 22:35ean, La noche de... Filmaren amaiera 01:00etarako zegoen iragarrita. Noski, logalea eta iragarki sortak anitzak ez baitira elkarren etsaiak. Egutegiak dagoeneko irentsi dituen orrialdeek dakarten neke pilatuaren ondorioz, banekien hasi eta buka nire burua esna mantentzea balentria txikia izango zela. Hala izan zen, loaren lehen mendateak gaina hartu zidan.

Amorratuta esnatu nintzen sofan. Hala jarraitzen dut. Ez da filma ikusi nahi eta amaieraraino iritsi ez izanagatik. Gehiago du, ulertu ezin aspaldiko gero eta nekezagotik. Arazoaren muina, gurean, ez baita prime time-ari zein ordutegi ezartzen zaion —Hegoaldean, noski—, ezpada nork ezartzen dion. Hau da, nor bihurtzen dugun eredu, nor jarraitzen dugun, zein erreferentzia eta logika darabilgun. Izan ere, hegoaldera gabe, iparraldera begiratu bagenu, azkar asko ohartuko ginateke beste hainbat herrialdetan —horien artean, gurean— kontua oso bestelakoa dela. ETB2ren puntako saioak 22:30 pasatxoan hasten diren bitartean, beste batzuk 20:00etan hasten direla, edo 21:30ean, edo... Eta, honetan ere, eredu interesgarriagoak hartuko bagenitu, orduan bestelako gako batzuen arabera funtzionatzen hasteko aukera geneukakela ohartuko ginateke. Esaterako, prime time-aren aferan, honakoak egitekoa: albistegiei beste ordutegi bat jartzea, albistegion eta eguraldi saioen luzeera birplanteatzea, audientzia nagusien aurretik sartzen dituzten adabaki horiek kentzea, saioaren osagarri erakargarriekin ikus-entzuleak sareko plataformara erakartzea, emanaldi izar horien luzera egokia bideratzea, iragarkiak behar duten neurrira ekartzea… Agian, datu hobeak lortuko lirateke era horretan. Ordutegi tarte hori, Hegoaldeko ereduan, ikusleak kolpez galtzen ari bada, oihan zentzugabean, guk are gehiago galduko ditugulako, bestela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna