Italiako Giroa

Barearen ostean dator ekaitza

Caleb Ewanek bigarren garaipena lortu du aurtengo Giroan. Gaur hasiko dira mendiko etapak

Barearen ostean dator ekaitza.
Julen Etxeberria.
2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Caleb Ewan (Lotto-Soudal) nagusitu zen atzo Italiako Giroko 11. etapan, esprintean Arnaud Demareri (Groupama) eta Pascal Ackermanni (Bora) aurrea hartuta. Bigarren garaipena du txirrindulari australiarrak aurtengo ekitaldian. Oso zail izango du beste bat lortzea, bai berak eta bai beste esprinterrek. Izan ere, igotzaileek hartuko diete erreleboa hemendik aurrera. Lasterketaren zatirik gogorrena eta erabakigarriena dator ate joka.

Hurrengo hiru egunetan datorrena da horren adibide. Egunetik egunera areagotu egingo da ziklistek egin beharko duten lanaren gogortasuna: mendate gogor bat igoko dute gaur; hiru bihar; eta lau etzi. Igandean, berriz, etapa gorabeheratsua jokatuko dute, baina gain gogorrik gabekoa.

Cuneo eta Pinerolo artean ariko dira gaur Giroko ziklistak. Etapa laburra da, 158 kilometrokoa. Lehen 117 kilometroek ez dute zailtasun handirik, baina Montoso Lehen Mailako mendateko aurreneko aldapek sakabanatu egingo dute tropela. Ez da harritzekoa, igoera gogorra baita: ia bederatzi kilometro eta %9,4ko batez besteko pendiza. Gailurretik helmugara 32 kilometro daude. Ikusteko dago Conti (UAE) gai izango ote den lidergoari eusteko. 1.50era du Primoc Roglic (Jumbo). Ikusteko dago ere inor ausartuko ote den esloveniarrari eraso egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.