ERREAKZIOAK

2018ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
«Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea. Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego».

Andres Urrutia Euskaltzainburua

«Agur eta ohore Joxan Artze handiari. Gu sortu ginenenbor beretik sortuko dirabesteak».

Mariasun Landa Idazlea

«Bere izaera pertsonala oso austeroa eta bakartia zen, ideia propioak zituen eta modatik urrun bizi zen. Eta hori oso eskertzekoa da. Joxan koherentea izan da, nahiz eta 70eko hamarkadan izan zuen posizioa eta gaurkoa ez izan bera».

Juan Mari Torrealdai Jakin fundazioko lehendakaria

«Joxan Artzek hitzak jarri zizkionhainbat abestiri. Kategoriako pertsona joan zaigu. Esaera, esaldi eta hausnarketa oso sakonak utzi dizkigu, euskarari, haren balioari eta gure kulturari buruz, eta bihotzean gordeak ditugu guztiak».

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua

«Joan zaigu Joxan Artze. Gure herriaren poesia eta kantagintza garaikidearen sortzaile handia. Euskal poesian, kantuan, euskararekiko maitasunean eta gurekin, bizirik jarraituko du».

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia

«Izaera bikoitza zuen. Bere garaiko kanonekin apurtu zuen, baina gure herri ondarearekin sentsibilitate berezia zuen. Begiak erne zituen».

Xabier Arregi Usurbilgo alkatea

«Maite ditugu, maite, zure bertsoak heriotzaren lanbroak ezkutatzen dizkigunean. Zure poemak gurekin geratuko dira. Goian bego».

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua

«Samina eta atsekabea. Neguko egun hotz honetan, inoiz baino gehiago, 'Maite ditut, maite, geure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkidanean'... Agur eta ohore, Joxan Artze Agirre!».

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea

«Gaur utzi gaitu Joxan Artzek, Txoria txori abesti zoragarriaren egileak. Euskal Herria maite dugunontzat beti iraungo du gure bihotzean. Eskerrik asko. Goian bego».

Mehdi Ouraoui  Alderdi Sozialistako bulego nazionaleko kidea

«Gure Aurrera jatetxean, amonak Joxan Artzek idatzitako Txoria, txori jarri zuen espainzapietan. Laboak ikusi, eta berea egin zuen. Eskerrik asko, Artze, honengatik, eta Euskara beti hain polit idazteagatik. Joxan Artze».

Barbara Goenaga Aktorea

«Maite ditut maite, gure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkidanean. Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten, orduan hasten bainaiz izkutakoa... nere baitan bizten diren bazter miresgarriak ikusten. Joxan Artze poeta hil zaigu gaur. Agur eta ohore».

Gorka Knorr Abeslaria

«Agur eta ohore, Joxan Artze! Eskerrik asko zure hitz beharrezkoengatik. Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen...».

Fermin Muguruza Musikaria

«Udaberriaren gailur

Berdeak neguan elur

Egin gaituen belaunaldi bat 

Badoa eginez agur».

Igor Elortza Bertsolaria

«Xoriak belarriei bezain ozenki / liliak degie begiei kantu / Lilia ere begiei bezain / ez ote zaie belarriei xorien kantua distiratsu? Gugan Bego Joxan Artze».

Goizalde Landabaso Kazetaria eta idazlea

«Hotza gaur. Kide handi bat joan zaigu: Joxan Artze».

Euskal Idazleen Elkartea

«A zer-nolako oroitzapenak lehen aldiz Artze anaiak txalaparta jotzen ikusi nituenekoak!».

Montxo Armendariz Zinemagilea

«Apirilean berriz erakutsiko dugu gure Laborategian Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa instalazioa, eta omenaldia egingo diogu Joxan Artzeri».

San Telmo museoa

«Txoria txori baino bastante gehiago izan zen Joxan Artze. Isturitzetik Tolosan barru irakurriz hasi nintzen poeta-ustekoak idazten; eskerrik asko, Artze. Gugan bego».

Mikel P. Ansa Idazlea

«Hitza lanabes eta sorbide zuen poeta usurbildarra hil da. 'Bi punturen artean, zein da biderik laburrena? Biderik ederrena!'. Beti gogoan, Joxan».

Elhuyar

«Beste handi batek utzi gaitu! Jarraituko dugu ez dakitenei irakasten eta dakitenei hitz egiteko aukerak ematen. Finean, gure bazterrak euskaraz lanbrotzen. Ez adiorik».

Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzailea

«Joxan Artze poeta, musikari, kulturgile eta euskaltzale handia hil da. Egin geniezaiokeen omenaldirik onena bere obra (ber) irakurri eta ezagutzea da!».

Kike Amonarriz Soziolinguista

«Egun tristea euskara eta euskal kulturarentzat. Euskal kulturan abangoardista handia izan da. Gure herria euskaratik eta euskaraz sentitzen eta sentiarazten zigun. Bidaia on txorien artera, Artze!».

Josu Labaka UEMAko zuzendaria

«O, ene Jainko, lur zabaleko gauzetatik niretzat gorderik duzun guztia, emaiezu zeure etsaiei; eta datorren munduan niretzat gorderik duzun guztia emaiezu zeure adiskideei; nik aski baitzaitut zu. Joxan Artze. Goian Bego».

Bilboko elizbarrutia

«Joxan Artze hil da... Euskal kulturan oso ezagunak diren hainbat hitz harenak dira. Ikastolentzat hauek dira berezienak, gure leloan agertzen direnak: 'Iturri zaharretik edaten dut. Ur berria edaten, beti berria den ura betiko iturri zaharretik'. Eskerrik asko!».

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko zuzendaria

«Ez Dok Amairuren sortzaile eta kide izan ziren anaia eta biak Benito Lertxundirekin, Jorge Oteizarekin, Jose Angel Irigarairekin, Julen Lekuonarekin, Lourdes Iriondorekin, Mikel Laboarekin, Nestor Basterretxearekin eta Xabier Leterekin batera, eta lan handia egin zuen 60ko hamarkadan euskal kultura berritzen eta bizitzen».

Oteiza museoa

«Txoriaz harago, Artzeren poesiarik esperimentalena, izpiritualena eta existentzialena zer harik ehuntzen ditu? Hitzaren eta isiltasunaren arteko gozamen mistikoak. Poesiaren eta ezintasun zoroaren arteko lazgarritasunak Joxan Artze».

Hasier Redondo Literatur kritikaria

«Bere garaian euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena ez dugu ahaztuko. Mila esker, Joxan Artze, eta dolurik sentituenak sendiari. Agur, Artze».

Kontseilua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.