EKOGRAFIAK

'Un país para escucharlo'

Miren Manias -

2020ko urtarrilak 17

Bizi dugun ikus-entzunezkoen kontsumo azkarreko testuinguruan, zaila da azpimarratzea aspertzeko segundorik ez duen telebista saio bat. Gailu tradizionalean zein sarean ikustekoa. Are zailagoa da kultur arlokoa izan behar badu horrek. La2eko Un país para escucharlo horren adibidea da (asteartea, 23:00etan). Musika da ardatz nagusia, eta Espainiako musikariekin solastatzea helburua. Baita talentu berriak ezagutzera ematea ere. Urtarrilaren 7an eman zuten lehenbiziko atala, eta esango nuke indartsu hasi dutela bigarren denboraldia. Kordoban (Andaluzia), hain zuzen ere.

Nori ez zaio gustatzen olerkigintza idaztea edo entzutea? Saioaren gidari nagusia Ariel Rot musikari eta abeslari argentinarra da. Hark jartzen die off-eko ahotsa bisitatzen dituen herrien historiari, irudiei eta bertako musikarien aurkezpenei. Izugarrizko olerkigintza lana egiten du. Merezi du arretaz entzutea, testu landuak eta dotoreak osatzen baititu. Ez hori bakarrik, Rotek musika taldeekin haien kantak ere jotzen ditu, saioko lantaldearen eta musikarien arteko harremana landuz. Konplizitatea bultzatuz. Bestela esanda, gonbidatuei protagonismo osoa eskainiz.

Lehen atalean, flamenkoaren jatorria eta egungo egoera ezagutzeko parada izan genuen. Asteartekoan, berriz, Nafarroako eta Errioxako doinuak pantailaratu zizkiguten. Iruditzen zait La2eko saioak musikarien alderdi profesionala eta pertsonala neurri perfektuan nahasten dituela. Besteak beste, El Drogas musikari eta baxu jotzaile nafarrarekin egin moduan. Gonbidatuaren ibilbide profesionala gogoratu zuten, detaile pertsonalak eta profesionalak uztartuta: 52 urterekin ikasi zuen El Drogasek gorbata jartzen, gitarra beti alboan eramatea gustatzen zaio, edota haren amari alzheimerra diasgnostikatu zioten orain dela zortzi urte. Azken horri esker ikasi du, hain zuzen, inguruko jendeaz ez ahazten.

Un país para escucharlo-k erritmo pausatua dauka, naturala, arnasa luzez ekoiztua baita. Emaitza, ondorioz, bikaina da. Mamitsua da saioaren dokumentazioa. Itzelak dira zuzeneko musika emanaldiak; soinu, errealizazio eta eszenaratze aldetik, baita produkziotik zein postprodukziotik begiratuta ere. Tartean, Mikel, horrelako saioak ari gara galtzen El conquis bezalakoetan dirutza uzteagatik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Haurrak eta hezitzaile bat Baztango haur eskolan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Haur eskolak talde iraunkorrekin abiatuko dira Nafarroan

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Hezkuntza Sailak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste. Jantoki zerbitzua bermatuko dutela esan du gobernuak

Pentsiodunek agerraldia egin zuten, atzo, Justizia jauregiaren aurrean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txostena aurkeztuko diote fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalarekin, pandemiako testigantzak biltzen dituen txostena emateko

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna