TALDE NAGUSIAK

2017ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
SPLC Southern Poverty Law Centerren sailkapenaren arabera, hauek dira gorrotoa sustatzen duten talde nagusiak AEBetan.

Ku Klux Klan. Talderik zitalena eta arriskutsuena da, baita zaharrena ere. 1865ean sortu zen, eta talde bakarrean antolatzen ziren. Orain, dozenaka daude. Helburu nagusia AEBetako beltzak diren arren, juduen, immigranteen, eta gay eta lesbianen kontra ere egiten dute.

Neonaziak. Juduenganako gorrotoa eta Adolf Hitler eta Alemaniako nazienganako miresmena partekatzen dute, nahiz eta gutxiengoen kontra ere aritzen diren. Neonazien ustez, gobernua, finantza instituzioak eta komunikabideak kontrolatzen dituzte juduek.

Skinhead Arrazistak. Zuri supremazisten mugimenduan bortitzenak dira, eta, askotan, beren taldeak erasorako tropatzat jotzen dituzte. Taldeok batetik bestera mugitzen dira, eta afiliatu gabe ere asko aritzen dira bakarrik.

Zuri Nazionalistak. Zurien nagusitasuna defendatzen dute, zurien ideologia separatista, zuriak ez direnen gutxiagotasuna nabarmentzea xede. Maiz beste taldeetan ere sailkatzen dira: Ku Klux Klan, Neokonfederatuak, Skinhead Arrazistak, edota Kristau Nortasuna taldeetan.

Musulmanen kontrako taldeak. Fenomeno nahikoa berria da. Talderik gehienak 2001eko Dorre Bikien kontrako atentatuaren ostean agertutakoak. Musulman guztien kontra ageri dira, eta islama terrorismoaren iturritzak jotzen dute.

LGTBIren kontrakoak. Lau hamarkada daramatzate. Haien ustez, bekatutzat jotzen du Bibliak homosexual izatea, gaixotasun bat da, eta jipoitzea, iraintzea edota propaganda faltsua banatzea dute egiteko nagusia. Sailkapen honetan, ez dira sartzen sexu berekoen ezkontzaren kontra dauden taldeak.

Neokonfederatuak. Hegoaldeko kultura tradizionala eta AEBetako gerra zibila ospatzen dute. Gerra aurreko printzipio arrazistak berreskuratzearen alde borrokatzen dira.

Beltz separatistak. Arraza ezberdinekoen arteko ezkontzen kontra daude, eta berezko instituzioak eta maiz nazio bat nahi dituzte. Zurien kontra egitea dute egitekoa.

Besteak. Immigranteen Kontrako taldeak, Nortasun Kristaua, Amorru Musika-taldeak, Holokaustoaren Ukatzaileak, Katoliko Tradizional Erradikalak eta Amorru Taldeak dira taldeen zerrenda osatzen duten gainerakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.