NAKBA EGUNA

2018ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Nakba hitzak hondamendia esan nahi du arabieraz, eta 1948ko arabiarren eta israeldarren arteko gerrak eragindako palestinarren exodoa definitzeko erabiltzen da.

Nakba eguna

Nakba eguna maiatzaren 15a da palestinarrentzat, Israelgo Estatua sortu eta erbestealdia hasi zen eguna, duela 70 urte. Palestinarren egutegiko datarik garrantzitsuena da, eta protestekin eta manifestazioekin gogoratzen da urtero.

Errefuxiatuak

Israelgo Estatuaren sorrerarekin, bertan bizi ziren palestinarrak Gaza, Zisjordania edo inguruko beste estatu arabiar batzuetara mugiarazi zituzten. 711.000 arabiar, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziaren arabera. Israelgo Estatuko lurretan 100.000 arabiar inguru geratu ziren, eta denborarekin herritartasuna lortu zuten.

Egungo egoera

Egun, NBEk errefuxiatutzat hartzen ditu 1948ko errefuxiatuen ondorengoak. Beraz, lau milioi errefuxiatu inguru daude Gaza, Zisjordania, Libano, Jordania eta Sirian banatuta.

Israelen jarrera

Israelek historikoki ukatu egin du exodo hori bultzatu izana, eta arabiar estatuetako buruei bota die errua. Halere, hainbat historialarik gezurtatu dute hori, baita Israel bertakoek ere. Halere, Israelgo Parlamentuak Nakba eguna ospatzeko protestetan parte hartzea debekatu zuen, 2011n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.