EH Bilduk dio mobilizatu egin behar dela Madril mugiarazteko

Oskar Matute eta Maribi Ugarteburu, atzoko prentsaurrekoan.
Oskar Matute eta Maribi Ugarteburu, atzoko prentsaurrekoan. M. RAMIREZ / ARP

Erredakzioa -

2015eko urtarrilak 3
EH Bilduren ustez, badira Ā«bakea oztopatzenĀ» ari direnak. Espainiako Gobernua da horietako bat, eta presoen eskubideak urratuta ari da, besteak beste, konponbidea trabatzen. Presoen sakabanaketa amaitzeko premiaz ohartarazi dute Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburuk. Presoen eskubideen urraketak amaitzea bakerako bidean urratsa egitea litzatekeela adierazi dute.

Espainiako Gobernua horretara bultzatzeko eskatu die herritarrei. Presoen alde mobilizatzeko, PPren gobernua mugiaraz dadin. Bide horretan, urtarrilaren 10ean Sarek Bilbon egingo duen protestan parte hartzeko eskatu dute.

Horri begira, autobusak antolatzen ari dira herrietan. Ipar Euskal Herritik ere bai, Ni ere banoa taldeak esan duenez. Gainera, ordu txikietan itzuliko dira batzuk, Bilbon festa egin ondoren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna