Motorrak ezinean

Ekoizpenean buru-belarri ari direnez, hegazkin motorren ekoizleak indar gutxiago ari dira jartzen belaunaldi berri baten diseinuan, eta, bitartean, egungoek fidagarritasuna galdu dute.

Irune Lasa.
2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Hegazkingintzako ekoizpen kate guztia ari da ahaleginak eta bi egiten eskariak, epeak eta, nola ez, segurtasun eta kalitate baldintzak betetzeko.Lan karga handiei eskakizun handiagoak gehitu zaizkie, bezeroek erregai gutxiago behar duten motorrak nahi dituztelako, edota isurketa gutxiagokoak.

Sektorean nahiko argi dago horrek guztiak eragina izan duela motor berrien fidagarritasunean. Horri gehitu behar zaio ia indar guztiak ekoizpenean jarrita, motor egileek baliabide gutxiago ezarri dituztela motor belaunaldi berri baten diseinuan.

Aurten, bai Airbusek bai Boeingek motorren zain egon behar izan dute hainbat ereduren muntatzea amaitzeko. Baina motorretako arazo horiek ez dira aurtengoak soilik. Eta ekoizpenean soilik ez, hegazkinen erabilpenean ere ondorioak izan dituzte. Motorgile guztiek izan dituzte arazoak; General Electric, Pratt & Whitney, Safran... Hala ere, ezagunena Rolls Royceren Trent 1000arena da. 2016an konturatu ziren All Nipon Airlinesen euren Boeing 787etako Trent 1000 motorren errotoreetako paletetan pitzadurak agertu zirela korrosioarekin lotutako neke-kargaren ondorioz. Haiek aldatu ziren, baina Rolls Royce jabetu zen Trent 1000 C estandarreko motor guztiek izan zitzaketela arazoak.

Aire trafikoko agintariek motor horien ikuskapen kopurua berehala handitu zuten eta, aire konpainiak motorrak aldatzen aritu dira 2017 eta 2018an. Hala ere, Rolls Roycek onartu du oraindik hegazkin «kopuru handia» dagoela lurrean, motorrak aldatu zain. Norwegian Airlinesek, adibidez, arrazoi horregatik hainbat linea utzi behar izan ditu aurten bertan behera.

Arazoa eman duten paleta horiekin zerikusirik ez duen Trent1000ren zati bat —presio txikiko turbina Zamudion egiten du ITP Aerok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.