Miren Manias.
EKOGRAFIAK

Ezagutzearen kaltetan

2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Bidaia, kirola eta gastronomia uztartzen dituen programa da Chiloé, lasterka munduan, eta hirugarren denboraldia ematen ari dira ETB1en. Zigor Iturrietaren udako bigarren saioa da hori, Karabana-rekin ari baita Euskal Herriko txokoak bisitatzen. Eta horiez gain, urtean zehar, Txoriene sukaldaritza saioa aurkezten du kate berean. Ez al dago langabezian dagoen lagunik? Udako saioek, gainera, aurpegi berriak bereziki behar dituztelakoan nago. Batek baino gehiagok galdetuko du zer elementu berri eskain ditzakeen saioak gastronomiaren eta bidaien gaineko euskarazko programak ETBko udako eskaintzan badaudenean: Karabana eta Euskalonski. Gauza gutxi.

Aurreko denboraldia Bavarian (Alemania) amaitu zuen Iturrietak. Parte hartutako lasterketan deskalifikatu egin zuten, ordea; nahigabe bost kilometro gutxiago egin zituelako. Itxiera triste samarra izan zuen, zazpi orduko korrikaldi gogorraren ondotik, hirugarren postuari agur esan behar izan ziolako. Halere, energiaz beteta hasi du saioaren denboraldi berria. Japoniara bidaiatu dute lehen atalean, eta Ninja Trail Run imendi lasterketan zortzigarren lekua eskuratu du aurkezleak. Ondo sufrituta, gainera.

Konparazioak ez dira onak, baina nahitaezkoa zait Euskalonski hartzea erreferentzia bat izateko. Gidoi aldetik, Chiloé-k ez du berrikuntza handirik. Izatez, nahiko aspergarria da. Minutu gehienak tokiko irudiez eta aurkezlearen off-eko ahotsaz betetzen dituzte. Atal batzuetako musikak, bestalde, ez du askorik laguntzen —geldoegia da, nire gusturako—. Eta edizioan ez dago lan handirik. Akaso, horri tiraka bizitasun gehiago lor zezaketen.

Diotenez, bidaiatuz ezagutzen da norberaren herria hobekien. Beraz, halako euskarazko saio batek horretarako aukera eman beharko luke. Kasu honetan, baina, Euskal Herriaren erreferentzia gutxi daude. Hau da, Iturrietak bisitatzen dituen lekuetan ez dituzte jatorrizko eremu geografikoaren ezberdintasunak zein antzekotasunak nabarmentzen. Aurkezteko hizkuntza euskara izango ez balitz, saio bera beste lurralde batean ekoitzi dela pentsa liteke. Esaterako, Euskalonski-n ez bezala, aurkezleak ezin du euskararik erabili ezagutzen dituen pertsonekin; eta emaitzak gure imajinarioan dauka eragina, norberaren herria hobeki ezagutzearen kaltetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.