Donostiako Aste Nagusia

SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
CABALLER FX SU ETXEA

Herrialdea. Valentzia, Herrialde Katalanak.

Noiz. Astelehena.

Emanaldia. Valentziako su etxea hirugarren aldiz aritu zen herenegun Donostian. Euria izan zuen lagun, baina suak hura gainditu eta gogobeteta utzi zuen ikustera joandako jendea. XIX. mendean sortutako enpresak indartsu ekin zion ikuskizunari, zaratatsu hasita. Hasiera ez ezik, amaierako traka ere zaratatsua izan zen. Su koloretsuak izan ziren nagusi zeru ilunean, eta forma askotako irudiak osatu zituzten: palmerak, ur-jauziak eta beste.

GAUR ZEIN

Izena. First Class Pyro-Events.

Herrialdea. Alemania.

Berezitasunak. Lehiaketako bosgarren egunean ibilbide laburreko piroteknia etxe bat arituko da: 2004. urtean sortutako enpresa da First Class Pyro-Events. Stefan Falkenau da haren sortzaile eta gidaria, eta pentsatu ezberdin dauka lelo moduan, hots, sormena da haren ikuskizunen oinarria. Horregatik, ikuskizun bakoitza ezberdina izaten saiatzen da, baita su bakoitza ere. Ezaguna du jadanik Kontxako badia, 2012ko lehiaketan ere parte hartu baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.