SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

SCARSELLA FIREWORKS

IÑIGO URIZ / FOKU.
2019ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Herrialdea. Italia.

Noiz. Astelehena.

Emanaldia. Mende erdiko historia duen Italiako su etxe hori lehenengoz aritu zen herenegun Donostian. Handitasuna izan zen nagusi; suen garaiera eta figuren tamainak, biak izan ziren handiak. Koloreen nahasketa ere aipatzekoa izan zen; besteak beste, tonu zuri, more eta gorriak agertu ziren Donostiako izartegian. Ur jauziak, abaniko koloretsuak eta espiralak tartekatu zituzten. Amaierako traka zaratatsu eta luze batekin borobildu zuen ikuskizuna Scarsella Fireworks etxeak.

GAUR ZEIN

Izena. Pirotecnia Gironina.

Herrialdea. Valentzia,Herrialde Katalanak.

Berezitasunak. Francisco Cunillera eta Raimunda Alberti senar-emazteek 1950ean sortu zuten Pirotecnia Gironina su etxea, eta haiek zuzentzen dute. 2012tik aurrera, ikuskizun piroteknikoetako suen jaurtiketak hobetzeko lanetan aritu dira, eta egindakoak fruituak eman dituela esan daiteke; izan ere, sari ugari eskuratu dituzte azken urteotan: tartean, Nazioarteko Bilboko Hiria Saria, 2014ko Aste Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.