SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA VULCANO GAUR ZEIN

2019ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Herrialdea. Espainia.

Noiz. Asteartea.

Emanaldia. Madrilgo su etxeak eman zuen herenegun ikuskizuna. Ur jauzi eta palmera itxurako suen altuera ikusgarria izan zen; amaierako traka koloretsua ikuskizuneko momentu bereizgarriena izan zen. Izar txikiz bete zen zerua, forma ugaritako suak lehertu ziren, eta kolore nahasketa handiak txundituta utzi zuen jendea. Saioa behar zuen baino minutu batzuk beranduago hasi zen, eta keak ikusgarritasuna mugatu zuen, baina txalo ugari jaso zituen Madrilgo Vulcano taldeak.

Izena. Ip Innovative.

Herrialdea. Alemania.

Berezitasunak. Joachim Berner eta Ulrich Frick-ek sortu zuten su etxe hori, 1994. urtean, Ehningenen (Alemania). Produktu berriak eta bereziak sortzen aritu dira geroztik. Haien ezagutza baliatuz lortu dute gaur egungo mailara iristea. AC/ DC, The Rolling Stones eta Tina Turnerrekin egin izan dituzte, besteak beste, ikuskizunak. Hainbat sari ere jaso dituzte han eta hemen: 2002. urtean, bigarren postua lortu zuen Donostiako Aste Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.