SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA GIRONINA PIROTEKNIA GAUR ZEIN

2019ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Herrialdea. Valentzia, Herrialde Katalanak.

Noiz. Asteazkena.

Emanaldia. Ikuskizun distiratsua osatu zuen herenegun Valentziako su etxeak Donostian; tonu arrosa, more eta urdin indartsuak nagusitu ziren ortzimugan. Abiaduraeta erritmo handiarekin ekion zion su festari, txaloentzako tarterik utzi gabe ia. Ikuskizun ederra izanagatik, sorpresa gutxi izan ziren,eta keak ere ilundu zuen saioa noizbehinka. Bukaerako trakaluze eta zaratatsuarekin agurtu zuen Gironinak Gipuzkoako hiriburua.

Izena. Hermanos CaballerPirotecnicos.

Herrialdea. Valentzia, Herrialde Katalanak.

Berezitasunak. Jose eta Jorge Caballer anaiek 2001ean sortu zuten beren deitura daraman su etxea. Haatik, 1881ean du jatorria, urte hartan sortu baitzuen beren birraitonak Pirotecnia Caballer enpresa. Berrikuntza eta esklusibotasuna dira Castelloko su etxearen ezaugarririk nabarmenenak. Ondo ezaguna da Donostian, azken bi urteetako su festen lehiaketetan garaile izan baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.