begona del teso
IRUDIA, E PUR SI MUOVE

Munstroak ere, zinemaren alde

2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Zineman beldurraren maiteminez, zineman izuaren esperoan, zineman ikararen desiraz, zineman terrorearen grinaz, zineman azken-aurreko dardarizo tentaldian ibiltzen ginenok, oraintsu arte, hutsaren hurrengoa ginen; jendaila xelebrea; friki hutsak; aker beltzak deiturik dantzan, ululuka, eta umeen odola dastatzen jarduten zutenheretiko aldrebesak, Donostiako Antzoki Zaharrean edo Bilboko Fant zinema jaialdiaren Campos aretoan, Azkuna zentroan edo BBK saloian; izaki doilorrak. Hemengo eta hango zinema eztabaida guneetan ez lekurik, ez parte hartzerik ez zuen jende modua ginen. Agotek bazuten, bederen, elizan sartzeko atetxorik. Guk ezta hori ere, segun eta zein zinema aretotan sartzeko.

Oraintsu arte, esan dut, hori ginen, Deabruari ipurdian musu ematen zioten izaki nazkagarriak; lagun hurkoaren tripekin lepokoak egiten zituen putre saldoa. Jadanik ez, bada; jada ez.

Orain, derrepentean zinezale dotoreek, goi mailako zinemaadoratzaile luxuz jantzitakoek amore eman eta atzera egin behar izan dute. Donostianeta Rotterdamen ere, Cannesen Locarnon bezala: gaur egun, aro (ez) berriotan, zinemaz gozatu ahal izateko, zinemaz aritzeko,zinemaren noranzkoa jakin ahal izateko, planeta honetako,galaxia honetako kondaira ia guztiak ezagutu behar dira, munstro ororekin harremanetan izan,usadio denak onartu, hilda dauden horiekin hizketan jarduteko abileziaizan. Bestela, beldurra zinema serioaren lehengaia ez dela uste zuten harrosko horiek jai izango dute. Donostiako Zinemaldiak eta bihar bere akabera izango duen Miarritzeko zine latinoaren jaialdiak aurpegiratu diete: beren burua engainatu zutela.

Zaplazteko ederra jaso dute, etafrikion laguntza behar izan dute hainbateta hainbat zinema pieza puska ulertu ahal izatera. Are gehiago: mantso etorri dira gugana, eskean, mamuen, demonioen, eliza gorenek bazterturiko jainko eta jainkosenetahildakoen mintzoa menderatzen ez baduzu, sekula ez duzulako ulertuko zer konexio mota dagoen, esaterako, Eugene Greenen Atarrabi eta Mikelatsfilmaren eta Marina Palacioaren Ya no duermo-ren artean; edota Miarritzen gaur ikusgai diren Julio Hernandez Cordonen Se escuchan aullidos eta Sebastian Lojoren Los Fantasmas filmen eta biharpantailetan izango dugun Todos os mortos-en arteko hartu-eman fantastikoa.

Ilunabareanexistitzen den oro, izenik ez izan arren izana duen guztia, herri desagertuen oroipenak,mespretxuz hartutako tribuenerrituak, basoan zein leizeetan edo itsaso sakonetan bizirauten duten kreaturak hartzen ari dira gaur egungo zinemagileak; zertarako eta oraingo, mende honetako, milurteko honetako, pandemia honetako kezkak, ardurak, duda-mudak, esperantzak, minak, biolentzia, pantailaratzeko. Edo joandako garaietan arbasoek egindako barrabaskerien zorrak kikatzeko. Edota etortzear dauden mamu biharkoen berri emateko.

Begien bistatik galdu ezinak dira Donostian aurkitutako dozena bat altxor, eta horiek askok eta askok seriotzat jotzen ez duten beldurrezko, fantasiazko generoahartu dute inspirazio, euskarri, akuilu, bilgarri, beste ziento konturi buruz jarduteko, salaketa egiteko. Baita Miarritzen eta Miarritzeko jaialdiaren ondoren zelatatu beharko dugun beste hamaikak ere.

Adi egon, beraz, izen-abizen eta izenburu hauekin: Fernanda ValadezenSin señas particulares, Yulene OlaizolarenSelva Trágica, Brasilgo Joao Paulo Miranda MariarenCasa de antiguidades, Grigory Kolomytseyen Chupacabra, Ben Sharrocken Limbo. Gehitu horiei Donostiako Beldurrezko Astean ikusgai izango den Argentinako Laura CasaberenLos que vuelven.

Arrima zaitezte, otoi. Anbotoko Mari gureaez dago bere bakardadean mundua zaintzen. Ondoan dauzka Yucatango Xtabay eta Misiones eta Parana estatuen artean bizi den Iguazuahizpak. Baina kontuz ibili, haserretzen errazak direlako. Etaikaragarriak dira beren haserrehorren ondorioak. Hori ere, izuaren zaleok inork gutxik bezala dakigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.