Larunbatean, 'Gaztea, 25 urte' gala ETB1en

2015eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Gaztearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, larunbat honetan ETB1ek Gaztea, 25 urte gala emango du. Besteak beste, Hesian, El Drogas, Enkore eta Vendetta taldeek parte hartuko dute. Gaztean jarri zen lehenengo kanta entzun ahalko da. Bideoklip bat ere egin dute esatariek, Mark Ronson eta Bruno Marsen Uptown funk abestia erabiliz. Urte hauetan guztietan Gazteak egin dituen lehiaketak ere gogoratuko dituzte; esate baterako, Hop Familia taldea, zeina Gaztea Dantzan lehiaketan ikusleen saria lortu zuen, platoan izango da. Julen Telleria esatariak aurkeztuko du gala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.